BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Antipodak

Arostegi, Gaizka

Adina: 14 urtetik aurrera.

Gaia: Donostian 80ko hamarkadan kokatutako istorioa, ideologia kontrajarriek amodioari mugarik jartzen ez diotela irakatsiko diguna, Euskal Herriko historiako zertzeladez lagundua.

Girotzea: Donostia.

Laburpena: Euskal Herria. 80ko hamarkada. Jon kartzelan dagoen ETAko kide baten semea da, eta Oliva Intxaurrondoko kuartelera bidali duten guardia zibil baten alaba. Jon eta Oliva gazteak dira eta maitasun istorio bat sortuko da haien artean Donostiako kale sutsuetan. Baina amodioa ez da batere kontu erraza izango gorrotoak eta aurreiritziek usteldutako hiri batean. Kontakizun hau garai bateko isla da.

Nabarmentzeko alderdiak:

Sustatzen diren balioak: Euskal Herriko historia, maitasuna, autoestimua, nork bere burua gainditzea, familia, bizikidetasuna, gatazken konponketa, ideologia arteko ulermena.

Argitaletxea: Ibaizabal

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 224