BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Maitasuna eta familia

Beer, Sophie

Adina: 3 urtetik aurrera.

Gaia: Gizarte eta familia eredu berriak.

Girotzea: Zehaztu gabea.

Bildumaren laburpena: Egitura errepikakorrak eta marrazki adierazgarriak dituzten liburuen bidez, irakurle txikiei errespetuan, tolerantzian, maitasunean eta inklusioan oinarritutako jarrera sozialak irakasten dizkiete.

Liburuaren laburpena: Egun familia eredu ezberdinekin bizi gara: guraso bakarrekoak, sexu bereko gurasoak, aitona-amonekin bizi diren haurrak… Bildumako bolumen honetan azpimarratzen da familia eredu guztiak onargarriak direla beti eta haien elkarbizitza maitasunean oinarrituta dagoela.

Nabarmentzeko alderdiak:

Gaikako kategoria: Ekologia / Ingurumena | Sentimenduak / Emozioak | Psikologia / Garapen pertsonala.

Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Gizarte-kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Enpatia, eskuzabaltasuna | Sexuen arteko berdintasuna, pertsonen arteko berdintasuna | Arraza aniztasuna, kulturaniztasuna | Begirunea, elkarrizketa, tolerantzia.

Argitaletxea: Ibaizabal

Itzultzailea: Santxez Munain, Amets

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 24