BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Ez dakit zertaz ari zaren

Malagon, Ana

Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria? Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela.

Argitaletxea: Elkar

Generoa: Ipuina

Orri kopurua: 180

Kritika: Bizi-espektatiben hondarrak

Albistea: Frustrazioa eta abandonu arriskua Ana Malagonen ipuin berrien ardatz

Elkarrizketa: Ā«Ez gara kontziente sistemak eragiten digun indarkeriazĀ»

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.