BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Dragoi zopa

Iannaccone, Letizia / Tirasso, Ste (il.)

Istorio honetako protagonistak barazkiak gorrotatzen ditu. Ez ditu maite ez ilarrak, ez brokolia, ez lekak... Baina hori dena aldatuko da aitak beste zerbait eskainiko dion gauean: barazki zoparen ordez, plater berezi-berezia, ezin bereziagoa.

Letizia Iannacconek eta Ste Tirassok liburu dibertigarria sortu dute, ustekabeko amaiera duena, eta hartaz balia gaitezke umeei azaltzeko beharrezkoa dela barazkiak jatea. Gainera, nahi izanez gero, istorioa animaliak jatearen kontrako aldarri gisa ere uler liteke.

Argitaletxea: Picarona

Itzultzailea: Rey, Fernando

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 48

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.