BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Asterixen hamabi probak

Goscinny, René / Uderzo, Albert (il.)

Asterixen hamabi probak liburuaren edizio berri honetan (izen bereko animazio-film mitikoan oinarritutako album barregarria), 40 ilustrazio argitaragabe eta testu berri bat daude: Uderzok irakurleei idatzitako gutun bat.

Julio Zesarrek behin betiko suntsitu nahi du aspalditik garaitu ezin duen galiar herrixka menderakaitza. Hori lortzeko, herritarrei eskatuko die bi ordezkari aukeratzeko jainkoek baino gainditu ezingo lituzketen 12 proba gainditu ditzaten. Proba horiek gainditzen ez badituzte, galiarrek amore emango dute; gainditzen badituzte, ordea, Julio Zesar galiarren esku egongo da. Baina Juliok ez daki aukeratu dituzten bi galiarrek, Asterixek eta Obelixek, asmamenaz gain beste sekretu bat ere badutela Panoramixen edabe magikoa.

Argitaletxea: Salvat

Generoa: Nobela grafikoak eta komiki liburuak

Orri kopurua: 80

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.