BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Kardaberak zementuan

Arruabarrena, Mikel

Mikel Arruabarrena poeta hondarribitar gaztearen bigarren liburua dugu hauxe. Memoria ariketa bat, atzera nostalgiarik gabe begiratzen duena, zorrotz eta irudi indartsuz. Kritika soziala eta gogoeta uztartzen ditu, eta leku berezia hartzen du bere bailarak, Txingudiko badiak. Turismoa eta postalak, Hunden arauak, baleen hizkera, asfaltoan zanpatutako trikuak, paisaia preapokaliptikoak… Hainbat kezka eta galdera darabilzki, eta bidaia berezi bat oparitzen digu.

Argitaletxea: Balea Zuria

Generoa: Poesia

Orri kopurua: 104

Albistea: Korronte ikusezinak