BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Armadiloaren igarkizuna

Zerocalcare

Euskarara orain ekarri dugun Zerocalcareren komikia haren lehen lan luzea izan zen. Italiako komikiaren aro berria zenbatzeko unitatea da lan hau; horrela, lehen argitaratzetik ehun eta hirurogeita hamar mila ale pasa dira dagoeneko (itzulpenak aintzat hartu gabe).

Italiako komikigintza eraldatzeaz gain, marrazkilariaren bizitza ere errotik aldatu zuen liburu honek: Zerobersoaren, Zeroren unibertsoaren jaiotza-eztanda izan zen hura. Horregatik ere, lehen lana izanagatik ere, orain arte euskaraz ezagutu dugun oso bestelako Zerocalcare topatuko dugu hemen.

Euskarazko edizioan italierazko La profezia dell'armadillo Artist Editon delakoaren azala aukeratu dugu, bai eta BAO argitaletxearen buru Michele Foschiniren hitzaurre propioa txertatu ere.

Argitaletxea: Farmazia Beltza

Itzultzailea: Izagirre, Koldo

Generoa: Nobela grafikoak eta komiki liburuak

Orri kopurua: 140