Desioen maskara : amodioak, desamodioak eta bestelako antzezteko testuak gazteentzat

Susana Sancho Herrero

Desioei maskara kentzeko prest? Jarri eroso. Oihala altxatzera doa.

Antzeztu edo senti daitezkeen "desioak" dira testuok.

Gaiak, anitzak: laguntasuna, maiteminaren gorabeherak, lehenengo esperientziak, sexu-aniztasuna, gurasoen esperientzia... Eta batez ere maitemina: maitasunak dakartzan pozak, kezkak, jolasak, buruhausteak... Desioak mozorrotzeko erabiltzen ditugun maskarak, finean.

Ziztuan eta azaletik irakurtzen omen da, gero eta gehiago. Esperientziak dio horixe dela irakurtzeko interesik ezaren arrazoia gehienetan.

Liburu honetako proposamena xehea da: testuari heltzen laguntzea, batik bat gazteei. Dela interesa pizten duten testu laburrekin (hiru generotan idatziak: bakarrizketak, elkarrizketak eta olerkiak), dela irakurketa- eta antzerki-teknikak lantzeko ariketen bidez.

Esandakoa, irakurle: ausartzeko prest?

Argitaletxea: Gaumin

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 94