BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Ane eta Moon intsektuen herrialdean

Noelia Lorenzo Pino / Alicia Cebrian (il.)

Ongi etorri Ane eta Moonen ametsetara! Ametsetan edozer gauza gerta liteke, ezta? Bi adiskide hauek beti ibiltzen dira elkarrekin, eta, gauero, begiak ixten dituztenean, leku askotara joaten dira bidaian, gauza ugari ikasten dituzte, eta, zenbaitetan, izaki berezi bilakatzen dira.

Imajinatu intsektu erraldoiak bizi diren herrialde batean zu zarela animalia berezia... Zer gertatuko litzateke? Horixe da, bada, Ane eta Mooni abentura berri honetan gertatuko zaiena. Zoaz beraiekin, eta ikusiko duzu nola moldatzen diren armiarma izugarri baten eta tximeleta erraldoi baten erasotik ihes egiteko.

Argitaletxea: Erein

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 32

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.