BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Kandelikara. Buñueli buruzko film baterako apunteak

Harkaitz Cano / Iñaki Landa (il.)

Literaturaren alde jostarienetik zinemari egindako omenaldi bihurri hau, Luis Buñuelen eta beste artista askoren testu, film, elkarrizketa zati, poema, off-eko ahots eta bestelakoen remake bat da. Tarteka, egileak asmatutakoak ere badira. Inoiz edo behin, Buñuelekin zerikusirik ez duen jendeak parte hartuko du: adibidez, aseguru-saltzaile armeniar batek. Badelako modu bat saiakera fikzio bihurtzeko: aski da kandela baten argitan irakurtzea, liburuak esku artean su hartzen dizun bitartean”.

Argitaletxea: Donostia Kultura / Euskadiko Filmategia

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 162

Albistea: Luis Buñuel, kandela argitan

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.