BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Sua

Alex Tello / Julen Ribas (il.)

Narrazioa SU TA GAR rock talde ospetsuaren kanten pasarteetan oinarrituta dago. SU TA GAR taldeak bere ibilbidean zehar transmititu dituen kanpo eta barne borrokak Sua izeneko protagonistak bere egingo ditu, fikzioa, fantasia eta errealitatea uztartzen dituen kontakizunean. Sua gaztea bere bizimoduarekin atsekabetuta dago, baina, hondoa jo ostean, musikarako grinak hauspotuta ilusioa berreskuratuko du. Bere sentipenak askatuko ditu, testuinguru soziopolitiko nahasi batean.

Argitaletxea: Jotake Ekoizpenak

Generoa: Nobela grafikoak eta komiki liburuak

Orri kopurua: 80