BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Ahaztu baino lehen, ama

Etxaburu, Mikel

Baneki non bizi diren zure oroitzak

banaka-banaka bildu eta

daroazun txabusina gorriko patrikan gordeko nizkizuke

mendazko karameluak gordetzen dituzun patrika berean,

horrela, bakardadeak gogoa sumintzen dizunean,

karameluen ordez

miazkatu ahal izango zenituzke oroitza galduak.

Argitaletxea: Pamiela

Generoa: Poesia

Orri kopurua: 96

Albistea: Desmemoriaren arrasto biziak