BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Jacob. Gaueko langilea

Matz (Alexis Nolent) / Leonard Chemineau (il.)


Alexandre Jacobek ezohiko bizitza izan zuen. Bere lagun taldearekin, kazetariek “Gaueko langileak” izendatu zutena, hankaz gora jarri zuen Frantzia, hamaika desjabetze eginda. Ohar umoretsuak uzten zizkieten aberatsei, eta argi utzi ez zela beren poltsikoak betetzeko, gizarte ustela eraitsi eta beharra zutenen artean banatzeko baizik.


Artean mutikoa zela, mundua korritu zuen ontzi-mutil eta marinel lanetan. Ikasbide izan zuen ikusitakoa, eta sinesmen anarkistak sortu zitzaizkion. Injustizia eta hipokrisia jasangaitzak bihurtu zitzaizkion, eta horiei aurre egiteak kartzelara eta ezin lan egitera eraman zuten. Orduan ekin zien desjabetze antolatuei. Epaiketa entzutetsu baten ondotik, non bai epaileaz eta bai epaimahaikideez trufatu baitzen, uharte bakartu batean bortxazko lanetara kondenatu zuten bizitza osorako. Haren ibilbidea ezagututa, ordea, nekez pentsatuko dugu hola bukatuko zituela bere egunak; urte eta bizimodu gogorren ondoren, itzultzeko modua ere aurkitu zuen.


Zintzoa eta zuzena, argia eta eskuzabala, sutsua eta sentibera, Alexandre Jacobek lilura sortu izan du, lehen bezala orain, ustez Arsène Lupin pertsonaia inspiratzeraino. Gizon kementsu baten historia epikoa da hau, munduan oihartzun egiten jarraitzen duena.


Argitaletxea: Txalaparta

Itzultzailea: Montorio, Bego

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 128

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.