BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Plazida, oihartzunaren plaza 

Oihana Iguaran / Maria Altuna (il.)

Plazida Otaño Odriozola bertsolari zizurkildarra atera nahi du argitara liburu honek. Oihana Iguaran bertsolari amasarrak jarri dizkio hitzak lan berri honi eta Maria Altuna artista zizurkildarrak egin ditu ilustrazioak, liburu ederra osatuz.


Bertsolaria zen Plazida, eta emakumea. Hori dela eta, ez zen eszenatokietara igo, ez zuen plazako saioetan parte hartu, ez zuen bere trebetasuna jendaurrean aurkezteko aukerarik izan.


 

Argitaletxea: Zizurkilgo Udala

Generoa: Saiakera