BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Txori urdinak: espetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik

Olabarria Oleaga, Zigor


Erreformatorioa, adin txikikoentzako espetxea, espetxe “arrunta”. Santi Cobosek 25 urte eman ditu preso, horietariko asko isolamenduan eta bakartuta, FIES artxiboan sailkatuta. Gorrotoa eta ihes egiten saiatzea izan zituen bizirauteko helduleku bakar urte askoan.


Saiatu zen teilatutik, saiatu zen murrutik, saiatu zen epaitegitik tiroka, saiatu zen funtzionarioak bahituta.


Ordainetan pilatu zituen 70 urte baino gehiagoko kondena, torturak, jipoiak, herra. Espainiako Estatuko FIES galerietatik bizirik irten ziren gutxienetako bat dugu Santi, eta kontalari aparta. Bere lekukotasuna espetxe sistemaren salaketa ariketa bat da, gordina oso, baina umoretik eta bizitzaren aldeko kantatik ere baduena.


Argitaletxea: Argia

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 216