BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Barruko hotsak

Leire Bilbao / Maite Mutuberria (il.)

Liburu honek jarraipena ematen dio Piztipoemak eta beste xomorro batzuk eta Xomorropoemak eta beste piztia batzuk (Euskadi Saria 2017) liburuek haur-poesian irekitako bideari. Orduan, piztiak eta zomorroak ziren olerkien protagonistak. Honetan, inguratzen gaituzten eguneroko soinuak dira.


Esnatzen garenetik lokartzen garen arte,

gure inguruan hamaika eta bat soinu daude.

Esnatzen garenetik lokartzen garen arte,

musika sortzen etengabe.

Esnatzen garenetik lokartzen garen arte,

gurekin batera dantzatzen dute.

Eta lo gaudenean ere...


Garbitu ondo,

zorroztu bizkor,

zabaldu guztiz belarriak...

zure egunaren soinu banda

aditu arte!

Argitaletxea: Pamiela

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 128

Albistea: Begiekin entzuten diren hotsak

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.