BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Askatasuna kontu serioa da

Linton Kwesi Johnson / Ando Fernandez (il.)

"Askatasuna kontu serioa da"  liburuak Linton Kwesi Johnson (aka LKJ), LKJren ibilbide poetiko eta musikala laburbiltzen dituzten 43 poema irakurtzeko aukera eskaintzen dizue, alta, 70. hamarkadan garatutako Dub Poetryren estiloa ezagutzeko aukera pareagabea izango duzue esku artean. Linton Kwesi Johnsonek, hitzen indarrarekin eta reggae musikaren laguntzarekin, garai horretako gizarte britainiarraren oinarriak astindu eta irauli zituen, arrazismoaren, injustiziaren, askatasunaren, langile kontzientziaren, sozialismoaren bandera haizatuz, mundu hobeago, eder, justu eta zoriontsu baten bila. Liburua LKJren hitzetan oinarritutako ilustrazioez hornituta dator, bateriaren kolpe hotsetan eta baxuaren erritmoan maisutasunez eta maitasunez txirikordatutako irudiak, artistaren unibertso poetikoa-politikoa ulertzen ederki lagunduko digutenak.


 


Hitzaurrea: Fermin Muguruza


Argitaletxea: Pantx Liburuak / DDT Liburuak

Itzultzailea: Gabiña, Beñat

Generoa: Poesia

Orri kopurua: 164

Albistea: Poesia mailutzat duen jamaikarra