BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Beste aldetik. Hemengo eta hango trans emakumeen bizipenak

Teresa Castro/Susanna Martín/Sydney Hilton/María José Manzano/Catalina Parra / Elsa Ruiz / Sara Soler / Xulia Vicente

Gehitu eta Mugen Gainetik GKEen lankidetzari esker sortutakoa da komiki da, hau da, LGTBI+ pertsonen benetako berdintasuna, garapenerako lankidetza, gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta beste zenbait alderdi lantzen dituzten bi GKEen lankidetzari esker. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu baten barruan dago. Proiektu horren helburua trans emakumeek Erdialdeko Amerikan zein estatu espainolean bizi dituzten eguneroko egoerei agerikotasuna ematea da. Horretarako emakumezko 8 egile gonbidatu ditugu bizi-historia bat –propioa edo testigantza baten bidez kontatutakoa– irudiztatu dezaten, Erdialdeko Amerikako zenbait herrialdetan –hala nola Hondurasen, Nikaraguan, Guatemalan eta Salvadorren, baita gure hurbileneko ingurunean ere– trans emakume bat izatearen egunerokotasuna zer den jakiten laguntzeko.


Dibertsitate afektibo-sexualarekiko eta genero-identitatearekiko errespetua sustatzea da komiki honen helburu nagusia. Trans emakumeen bizi-historiak ikuspegi feminista eta positibo batekin biltzen dituen komiki honen bidez ezjakintasunaren ondorioz finkatutako estereotipoak eraitsi nahi ditugu, gizartearen gehiengoak emakume horiekiko pertzepzio negatiboa eta mespretxuzkoa izatea eragiten duten estereotipoak, hain zuzen ere. Erdialdeko Amerikan zein Espainian trans emakumeek aurre egin beharreko eguneroko egoerak ezagutzera eman nahi ditugu, eta oraindik ere gure gizartean indarrean dauden ezjakintasun eta beldurrak horren bidez gainditu.

Argitaletxea: Gehitu / Mugen Gainetik

Itzultzailea: Lete Itzulpenak eta Lide Arroyo

Generoa: Nobela grafikoak eta komiki liburuak

Orri kopurua: 34

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.