BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Gu gabe ere

Ugarte Irizar, Itziar

Momentu bat jasotzen du Itziar Ugarte Irizarren lehenengo poema liburuak, dena irabazteko izan eta dena galtzeko beldurra sentitzen hasten garen momentu hori. Erabaki, deskubrimendu eta oroitzapen berrien garaia. Poemotako ahotsa bere mundua sortzen ari den garai horretan, lurrikara isila izango da hurbileko hiru pertsonaren heriotza. Denbora eta lekuarekiko kezka areagotuko dio horrek, munduarekiko begirada aldatzen eta zailtzen ari den bitartean, horrek dakarren ziurgabetasunarekin eta, tarteka, gozamenarekin.

Argitaletxea: Susa

Generoa: Poesia

Orri kopurua: 96

Elkarrizketa: Ā«Badago bizitza disfrutatu nahi bat, hutsunearen kontzientziarekinĀ»