Nik esaten dudalako

Arribillaga, Ana / Egia, Usue

Nik esaten dudalako material didaktiko honekin eguneroko bizitzan, askotan jakin gabe, hainbat ezagutza transmititzen ditugula islatu nahi da.

Hartu-eman horien bidez, pentsamenduaren garapena, autonomia, erantzukizuna, autoezagutza orekatua, emozioen garapena... edo kontrola, haserrea, mendetasuna, emozioak ezkutatzea goaz garatzen.

Irakasleek, ikasleek baita gurasook ere, denok geure burua islatua ikus dezakegu egoera horietan. Ikustearekin batera, egite horien eragina ere hauteman daiteke.

Hautemateaz gain, egoera horien aurrean pentsatzeko eta esateko beste bide batzuk proposatzen dira. Argudioak planteatuz, ikusmoldeak kontrajarriz, azalpenak agertuz, hots, beste hizkuntza-molde bat erabiliz, bakoitzak berezko presentzia baduela konfirmatu eta hartu-emanetan duen eragina plazaratu ere egiten du.

Ahalmen horiek garatuz gero, agertuko diren egoeren aurrean, injustiziaren eta bortxakeriaren aurrean (irainak, burlak, konparazioak, bestea edo ni gutxiestea, nitaz edo besteetaz aprobetxatzea...) badugula zer esanik eta zer eginik barneratzen dugu. Tresna horiek ez edukitzeak, berriz, ziurtasunik eza, beldurra, ez ikusiarena egitea, gure burua besteen edo egoeren menpe sentizea dakar, txotxongiloei gertatzen zaien bezala.

Nire semeentzat. Haiekin ikasi baitut hau guztia. Mila esker!!

Argitaletxea: Denonartean

Generoa: Haur eta gazte literatura

Orri kopurua: 76

Kritika: KariƱoa emateko aukera