Enborretik. Antologia poetikoa

Artze, Joxan

Joxan Artze gure poeta esanguratsuenetariko eta maitatuenetako bat da. Gai ugari jorratu izan ditu, hala nola, herria eta geure kulturaren aitorpenari dagozkionak, naturaren oihartzunari buruzkoak, gizakiaren ñabardura ezberdinak, joera mistikokoak... Betiere hizkuntza dotore eta landu baten bidez, lerro bakoitzean argitasuna eta distira lortuz. Xume baina sakon.

Poeta izateaz gain, kantua ere menderatzen zuen, eta bien arteko talkan gure sustraien ttakun-ttakuna berreskuratu zuen. Nabaria da hori bere hitzetan eta bere hitz-jokoetan, non musikaltasuna eta erritmoa nagusi diren. Haren poesia keinuz, zehaztasunez eta apuntez josita dago. Aski ezagunak ditugu, halaber, Laboaren ahotsean ezagun egin ziren haren zenbait testu: "Txoria txori", "Maite ditut maite gure bazterrak"... Zalantzarik gabe, gure kultur ondarean eta iruditerian luzerako geratuko da iltzatuta Artzeren langintza.

Hitzaurrea: Pello Otxoteko.

Azala: Imanol Larrinaga.

Argitaletxea: Balea Zuria

Generoa: Poesia

Orri kopurua: 106

Albistea: Artzeren enborraren adaxkak

Kritika: Kantuez haratago