BERRIAko irakurleen liburu eta disko gogokoenak Ikusi emaitzak

Egun gorrietan. Sigi-sagako gogoetak

Martinez Rubio, Elena

Gogoetagileak ibilian bezala hitz egiten digu orrialdeotan. Saiakeraren urrezko arauak onetsita, pentsamendu kritikoa lemazain, zorroztasunez eta gertutasunez. Ibilian bezala beti, baina sekula ez flaneur axolagabearen moduan. Gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoen arteko dialektikari etengabe erreparatuz, etengabeko solasaldi horren zergatiak eta eraginak ulertu, azaldu eta barneratzea helburu.

Eta –zergatik ez?– aldatu beharrekoak aldatzen laguntzeko, gure garaietan –eta historian zehar– noiznahi eta nonahi nagusi dabiltzan zentzugabekeria, bidegabekeria, sasiargudiatzea agerian jarriz.

Hogeita bost pieza dotoretan eskaintzen digu Elena Martinez Rubiok mundu-ikuskera baten berri zehatza, egin dituen bidaien harira eta bere zaletasunez zipriztinduta, askotariko gaietan zehar: historia, politika, literatura, antropologia, hizkuntzak, filosofia, zientzia...

Hortik «sigi-sagako gogoetak», alor eta bide desberdinetan zehar egindako hausnarketak baitira, literatur saiakeraren erregistroan emanak, bai estiloz, bai gaiaren beraren trataerari dagokionez ere.

Publio Terenzio zaharrak erakutsitako bidetik, giza kondizioari dagokion ezer ez zaio saiogileari arrotz. Ezta irakurlearen gozamena ere.

 

Argitaletxea: Alberdania

Generoa: Saiakera

Orri kopurua: 142

Albistea: Askatasunaren galeraz

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.