Honekin egin nahi duzuna
Idazlea: Agirre Sagaseta, Itziar
Generoa: Poesia
Orri kopurua: 70
Argitaletxea: Balea Zuria
Lan honekin irabazi du Itziar Agirre Sagaseta gazteak Donostia Kultura Poesia Sariaren 9. edizioa.
Itxaro Borda, Eli Tolaretxipi eta Aritz Gorrotxategik osatutako epaimahaiak honako hau nabarmendu zuen lan irabazlearen balorazioan: «Lan koherentea eta orekatua da, baina arriskurako joera ere erakusten du zenbait irudi eta joskeretan. Paisaiak eta naturak pisu handia hartzen dute bilduman, protagonista eta ahots propio bihurtzeraino. Gogoetatik eta begirada pausatutik abiatzen da sentikortasun handiz, eta intimotasunaren eta ingurunearen arteko tentsioa azaleratzen du, denbora eta gorputza bezalako gaietan maisuki sakonduz».
Itziar Agirre Sagaseta (Donamaria, Malerreka, Nafarroa, 2001). Bioteknologia gradua ikasi zuen NUPen, Iruñean, eta Biomedikuntza masterra UB-n, Bartzelonan. Orain irakaskuntza masterra egiten ari da UNIRn, eta Iruñeako Arturo Campion IKA euskaltegian euskara irakasle dabil. 2022 urtean, egile berriendako XXXII. literatura lehiaketan aipamen berezia jaso zuen Sartu ez dena ezin atera lanarengatik.