Olaso dorrearen Arpilatzea: Itxura ofizialeko lapurreta
Idazlea: Olaso dorrea fundazioa; Antza, Mikel
Generoa: Saiakera
Orri kopurua: 63
Argitaletxea: Olaso Dorrea fundazioa
Monzon-ganuzatarrak ezagunak ziren. Olaso- Dorrea eraikin dotorea zen, eta bertan ondare eta aberastasun handia zegoen, belaunaldiz belaunaldi bildutakoa. Baina oso denbora gutxian errotik aldatu zen familiaren egoera, Euskal Herriko historiako gertakizun bortitz baten ondorioz. Aberats eta pobre, abertzale eta ez abertzale, eskuin muturreko ideiekin bat ez zetozen guztiak berdindu zituen 36ko altxamendu militarrak. Eta Telesforo Monzonek eta Maria Josefa Ganuzak soilik urte eta erdiz elkarren bizileku izan zen dorretxetik alde egin behar izan zuten, eta berrogei urte igaro ziren berriro ere itzuli ahal izan zuten arte. Matxinoek ondasun gehienak arpilatu zituzten eta hainbeste denboraren ondoren dorretxea hondatuta zegoen. Ondasun horiek berreskuratu, dorretxea konpondu eta ordura arte Monzon-Olasu leinuaren jabetza pribatu izan zena herritarren esku uztea izan zen handik eta lau urteren buruan hil zen Telesfororen nahia.