Albistea entzun


'Bikepacking' itzulia otsoaren lurraldean

Urkabustaiz, Gibillo, Arkamu, Badaia eta Gorbeiako parke naturaleko mendietan zehar ibiliko gara pedalka, bi egunez.
  • Herrialdea: Araba, Bizkaia
  • Zailtasuna: Zaila
  • Tontor eta leku izenak: Bertzeta, Barron otso-zuloa, Azkarateko ataka, Ganalto, Zarate, Gorbeia, Haginamendi, Azkorri, Askegi, Atxabal
  • Distantzia: 103 km
  • Iraupena: 2 egun
  • Ingurunea: Urkabustaiz, Gibillo, Arkamu, Badaia eta Gorbeiako parke naturaleko mendietan zehar ibiliko gara pedalka, bi egunez.
  • Abiapuntua: Amurrio

Ivan Ruiz -

2022ko urriak 18
Garai batean, Arabako mendebaldean, Urkabustaiz, Gibillo, Arkamu eta inguruko mendietan, otsoak ziren nagusi. Horren lekuko dira eremu honetan sakabanatuta dauden otso zulo ugariren aztarnak: Gurtazar, Arando mendiaren otso zulo zaharra eta berria, Fontanillas, Barron... Aho zabalik utziko gaituzte otsoa ehizatzeko erabiltzen ziren gezi itxurako bi harresiek. Puntu estuenean lubakia zuten, bertan otsoa eror zedin. Orain, otsoa ia galduta dagoen garai honetan, zorroak hartu, eta bi eguneko abentura batean murgilduko gara, animalia horren inguruan gogoeta egiteko asmoz.

Lehenengo etapa

Goizean goiz, Amurrioko udaletxean gelditu gara (217 m); bi txirrindulari, bizikletekin, zorroak gainean ditugula. Behar-beharrezkoa dena bakarrik daramagu: lo zakua, estera, aldatzeko arropa, lumazko jaka, gore-tex jaka, frontala, ura eta janaria. Patxadaz hasi dugu lehenengo jardunaldia; pisua nabaria da, eta indarrak neurtzea garrantzitsua da. Hasierako kilometroetan, Larrinbe eta Lezama auzoak zeharkatuko ditugu, ondoren Urkabustaizera igotzeko erabiliko dugun Txibiarteko mendateari aurre egiteko (678 m).

La Barrerillako mendatera daraman pistatik jarraituko dugu ondoren bizkor batean, handik Unzara abiatzeko, bertan ura hartuta. Herria zeharkatuz, Nerbioi ibaiaren ur jauzira daraman bide ederretik jarraitu dugu, pixkanaka amildegira hurbilduz. Bertzeta mendiaren parean, ikuspegi ederrenez gozatu ahalko dugu. Nerbioi ibai lehortua zeharkatuta, Arando mendiko otso zuloetara daraman pista hartuko dugu, baina haien noranzkoan joan beharrean, hegoalderantz egingo dugu pedalka, aurrerago Erea mendira igotzen den xendra hartuta.

Igoera latz horren ostean (1.110 m), Ereabasterrako zelaiak zeharkatuko ditugu. Lehorteak marroi bihurtu ditu inguru horiek. Molinako haitzuloaren parera iristean, ekialdera desbideratu, eta GR 282 bidean jarraituko dugu, Arkamu mendilerro ia osoa zeharkatzeko. Barron otso zuloan geldiunea egingo dugu. Azkorriko antenak atzean utzita, lepo batera jaitsiko gara. Han, basoan zehar, Jokanora jaisten den xendra ederra topatuko dugu. Eguneko azken argiekin, Zuhatzu Kuartangora jarraituko dugu errepidetik, Azkarateko bidetik Badaiako mendilerrora igotzeko, azken metroak bultzaka eginez. Atakara iristean, lo zakuak belar gainean bota, eta mila izarreko hotelaz gozatuko dugu.

Bigarren etapa

Arkamuko mendietan islatzen diren egunsentiko argi gorrixkek esnatuko gaituzte, errota eolikoek bira egitean sortutako soinuarekin batera. Legarrezko pistan iparraldera jarraituko dugu hasierako pedalkadekin, Askegiko batzar etxera iristeko, aterpe ona daukana behar izatekotan. Hainbat pistatatik jarraituko dugu, urrunean Ganaltoko gurutzea gidari dugula. Gailurrean (898 m), zenbait argazki atera, eta mendilerroari jarraituko diogu Olazarreko leporaino, bertan Domaikiara daraman bidea hartzeko. Errepideari jarraituz, Bitorianora abiatuko gara, Atxabal mendia inguratuta. Ondoren, Murgian gosari on batez gozatzeko aukera izango dugu. Etxeberria okindegiko palmera famatuak dastatuko ditugu.

Tripak asebeteta, berriro martxan jarriko gara, errepidea baliatuz Zaratera iristeko. Handik Gorbeiako gurutzera daraman ohiko bidean jarraituko dugu, gogoratzen nuen baino gogorragoa. Nekea bezainbeste nagusitzen da poza guregan Araba eta Bizkaiko sabaira iristerakoan (1.482 m).

Larre berdeen artean, ziztu bizian garamatza jaitsierako bideak, Baia ibaira iritsi arte. Topatuko dugun lehen putzuan bainu freskagarria hartu, eta Arlobiko zubietarantz abiatu gara, Haginamendiko igoera motz baina gogorrari aurre egiteko. Xendratik jarraituta, eroritako borda baten aztarnekin egingo dugu topo; bertan, aldapa behera, Amedianora daraman bidea hartuko dugu, Ziorragara iristeko. Behin han gaudela, azken kilometroak errepidetik egingo ditugu Amurriora bueltatzeko, aurreko eguneko abiapuntura.

Eguraldi iragarpena Amurrio
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C

Albiste gehiago

Jon Ander Aranburu, Nahia Quincoces (biak eskiei eusten), Rafa Urbizu, Igone Campos, Axier Alonso eta Igor Alzelai hautatzailea aurtengo Bandres-Karolo proban. ©EMF

Euskal selekzioa munduko txapelketan lehiatuko da asteburuan

Ramon Olasagasti

Hiru euskal bikote ariko dira Italiako Adamello Ski Raid proban, mendiko eskiko distantzia luzeko munduko txapelketan. Eskiatzaileek 40 kilometroko eta 3.300 metro desnibeleko ibilbide gogorra gainditu beharko dute.

Txiki Plazas, 2014an, Espainiako Kopan, Vaqueira-Bereten (Herrialde Katanak). ©Iñigo Oyarzabal

Ezizena Txiki, ibilbidea handi

Imanol Garcia Landa, Gipuzkoako Hitza

Neguko Kiroletako Euskal Federazioan zuen ardura utzi berritan, Miguel Angel Plazas ‘Txiki’ omendu dute Tolosako Alpino Uzturre elkartekoek, urteotako ekarpenagatik.

Eskalatzaile bat Bilboko Piugaz rokodromoko blokeetako batean. ©EMF

Irati Zabala eta Joannes Esparta Euskadiko blokeko txapeldun

Berria

Bilboko Piugaz rokodromoan jokatu zen boulderreko proba, larunbat eta igandean. Hiru urteko etenaldiaren ondoren, 233 eskalatzaile lehiatu ziren EMFren blokeko topaketa nagusian.

'Hire amak baleki' bidearen tximinian. ©Unai Cobos

Haize berriak Aizkorriko eskaladan

Xabier Mujika

Joseba Iztueta, Unai Cobos, Ioseba Eskudero eta Mikel Mongelos alpinista eta eskalatzaile goierritar gazteek beste maila batera eraman dute Aizkorriko ipar hormako neguko eskalada, eta bi bide berri zabaldu dituzte: Akertegi (160 metro, M5) eta Hire amak baleki (330 metro, M6).

  • Herrialdea: Araba, Bizkaia
  • Zailtasuna: Zaila
  • Tontor eta leku izenak: Bertzeta, Barron otso-zuloa, Azkarateko ataka, Ganalto, Zarate, Gorbeia, Haginamendi, Azkorri, Askegi, Atxabal
  • Distantzia: 103 km
  • Iraupena: 2 egun
  • Ingurunea: Urkabustaiz, Gibillo, Arkamu, Badaia eta Gorbeiako parke naturaleko mendietan zehar ibiliko gara pedalka, bi egunez.
  • Abiapuntua: Amurrio

Eguraldi iragarpena Amurrio
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C