Atxarreko talaia
Behatoki edo talaia eder honetatik Urdaibaiko biosfera erreserbaren postalik bikainenetako bat ikusteko parada izango dugu.

2023ko urtarrilak 31
Atxarreko ibilbide zirkular honek baso erakargarri bat eta Urdaibaiko biosfera erreserbaren behatokirik ederrena ezagutu eta gozatzeko aukera eskaintzen digu. Ibilbidea ia osorik balizaturik dago, eta soilik Atxarrerako igoera geratzen da PR-Bi 161etik kanpo. Hala ere, oso erraza gertatuko zaigu bertara igo eta ikuspegiaz gozatzea.
Kanala auzotik abiatuko gara, eta bertatik San Martin baseliza ondora iritsiko gara. Baseliza xume hori, 315ean jaiotako erromatar ofizial baten semea izendatzeko eraiki zuten. Gazterik soldadu joan zen, eta laster kristautasunera aldatu. Baselizaren barruan gurtzen den irudiak San Martin irudikatzen du bere kapa eta apezpiku zetro eta guzti. Artadi kantauriar artean marrazten den bide zabaletik igotzen jarraituko dugu. Bideak Dantzaleku izeneko bidegurutze batera eramango gaitu, eta Atxarrera igotzeko bidearekin bat egingo dugu. Antzina, leku horretan akelarreak izaten omen ziren, eta, horrela, sorginak uxatu nahi izaten zituzten. Bestalde, ur bedeinkatuan urtutako gatz bedeinkatua herriko baratzeetan ere barreiatzen omen zuten, uzta onak eta oparoak eskatzeko.
Toki horretan, bide balizatua utzi, eta ezkerretik ateratzen den bide nabarmenetik egingo dugu aurrera. Hasieran aldapa txikia baina azken metroetan biziagoa den aldapatik ateratzean, Atxarreko San Pedro ermita agertuko zaigu aurrez aurre, eta, horren aurrean, bi buzoi, egoera kaxkarrean daudenak. Horien aurreko aldean, berriz, hilarri bat —hura ere txarto dagoena—, Bizkaiko armarri eta testu grabatu bat eta guzti. Ermita dagoen plataforma nagusia petril batek babesten du bere inguru osoan. Eraikin xumeaz gain, iparraldean porlanezko gurutze bat dago, harlangaitzezko matxoi baten gainean. Gurutzearen gainean burdinazko haize orratz zahar bat dago.
Atxarre mendia ez da Bizkaiko gailurrik enblematikoenetako bat, baina bai ikuspegirik ederrenetakoak eskaintzen dituzten mendietako bat da. Behatoki edo talaia eder horretatik, Urdaibaiko biosfera erreserbaren postalik bikainenetako bat ikusteko parada izango dugu, Urdaibai txori begiz ikusita. Oka ibaiaren estuarioa. Herriak, hondartzak, artadi kantauriarra eta beste hainbat elementu paisaia liluragarrian oreka perfektuan txertatuta.
Gure begiak ase ondoren, igotako bidetik maldan behera eginez, Dantzalekuko bidegurutzera itzuliko gara. Ibilbide balizatuak erakutsiko digu zer bidetatik jo behar dugun. Gaztainondo zahar batzuen ondotik igaro eta gero, altuera galtzen jarraitu, eta basotik ateratzean gertu ikusiko dugu Akorda auzoa. Herria zeharkatu, hilerriaren ondotik igaro, eta, maldan behera asfaltozko bidetik, Gametxo auzora jaitsiko gara. Auzoan dagoen begiratokitik Izaro uhartea, Mundaka herria eta Bizkaiko kostaren ikuspegi polita izango dugu.
Errepidean zehar eta seinale zuri eta horiek erakusten diguten bidean barna, Laidatxu hondartzaren ondora jaitsiko gara. Ibilbideak Arketako kanpinaren ondora eramango gaitu, eta, kanpina atzean utzi bezain laster, ezkerretik, basoan barneratzen den pista zabalean zehar Kanala auzora itzuliko gara; ibilbidearen abiapuntura, hain zuzen ere.

Eguraldi iragarpena
Kanala auzoa (Gautegiz Arteaga)
°C
°C
°C
°C
°C
°C
°C
°C
°C
°C