Albistea entzun


Iraule: Nardasakon kanala

Aizkorriko kanalen artean, Nardasakon da errazenetako bat. Aproposa da pioletekin eta kranpoiekin hasiberriak direnentzat.
Eskalatzaile bat, aldapan gora, pioletak eta kranpoiak lagun dituela. XABIER MUJIKA
  • Herrialdea: Gipuzkoa
  • Zailtasuna: PD,M1
  • Tontor eta leku izenak:

    Iraule, Aizkorri

  • Ingurunea: Aizkorriko kanalen artean, Nardasakon da errazenetako bat. Aproposa da pioletekin eta kranpoiekin hasiberriak direnentzat.
  • Abiapuntua: Zegama

Xabier Mujika -

2023ko otsailak 7
Neguak mendietan elurrezko maindire zuria zabaltzen duenean, udan ezinezkoak diruditen bideak irekitzen dira, eta, hala, harkaitz eskaladak alpinismoari uzten dio tokia. Pirinioak alde batera utzita, Euskal Herrian pioletekin eta kranpoiekin jolasteko lekurik onena Aizkorriko kanalak dira, elurrak hilabeteetan eusten baitio, inguru horren altueragatik eta orientazioarengatik.

Zailtasunari begiratzen badiogu, Nardasakon izan daiteke errazenetakoa Aizkorriko kanalen artean; izan ere, elurra urtu, eta pagoei hosto berdeak irteten zaizkienean, handik igotzen da Zegama-Aizkorri maratoiko kilometro bertikala. Kanal egokia da pioletekin eta kranpoiekin hasiberriak direnentzat, baita mendi eskiatzaileentzat ere.

Zegamako tren geralekutik aterako gara. Errepidetik metro batzuk jaitsi, eta maldan gora hasten den pista nabarmen bat igotzen hasiko gara, sigi-saga mendian gora doana, Itzubiagako bordara eta izen bereko iturrira iritsi arte. Gorago harizti bat zeharkatu, eta, pagadi batera iristean, kanalaren oinarekin topo egingo dugu.

M1 zailtasunekoa

Lehen metroak, 40 gradu ingurukoak, kanalaren eskuinetik igoko ditugu, pagadiaren ertzean eutsiz. Pagatik irtetean, zuzen jarraituko dugu, Irauleko ipar horma eta orratz ikusgarria parez pare ditugula. Tarte horretan, kanala 30 gradu inguruan dago, eta erraz egiten da gorantz.

Kanalaren irteera mendi lepo estu batean dago, Irauleko ipar hormaren ezkerrean. Hara iristeko, 45 gradu inguruko aldapa bat igo beharko dugu: hain justu, erlaitz elurtsu handi batean amaitzen da. Hortik gora, gutxi gorabehera M1 zailtasunekoa (erraza) den eskalada bat eginez, gandorraren ertzera irtengo gara. Zailtasun guztiak atzean utzita, oinez iritsiko gara Irauleko gailurrera.

Eguraldi iragarpena Zegama
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C

Albiste gehiago

Jon Ander Aranburu, Nahia Quincoces (biak eskiei eusten), Rafa Urbizu, Igone Campos, Axier Alonso eta Igor Alzelai hautatzailea aurtengo Bandres-Karolo proban. ©EMF

Euskal selekzioa munduko txapelketan lehiatuko da asteburuan

Ramon Olasagasti

Hiru euskal bikote ariko dira Italiako Adamello Ski Raid proban, mendiko eskiko distantzia luzeko munduko txapelketan. Eskiatzaileek 40 kilometroko eta 3.300 metro desnibeleko ibilbide gogorra gainditu beharko dute.

Txiki Plazas, 2014an, Espainiako Kopan, Vaqueira-Bereten (Herrialde Katanak). ©Iñigo Oyarzabal

Ezizena Txiki, ibilbidea handi

Imanol Garcia Landa, Gipuzkoako Hitza

Neguko Kiroletako Euskal Federazioan zuen ardura utzi berritan, Miguel Angel Plazas ‘Txiki’ omendu dute Tolosako Alpino Uzturre elkartekoek, urteotako ekarpenagatik.

Eskalatzaile bat Bilboko Piugaz rokodromoko blokeetako batean. ©EMF

Irati Zabala eta Joannes Esparta Euskadiko blokeko txapeldun

Berria

Bilboko Piugaz rokodromoan jokatu zen boulderreko proba, larunbat eta igandean. Hiru urteko etenaldiaren ondoren, 233 eskalatzaile lehiatu ziren EMFren blokeko topaketa nagusian.

'Hire amak baleki' bidearen tximinian. ©Unai Cobos

Haize berriak Aizkorriko eskaladan

Xabier Mujika

Joseba Iztueta, Unai Cobos, Ioseba Eskudero eta Mikel Mongelos alpinista eta eskalatzaile goierritar gazteek beste maila batera eraman dute Aizkorriko ipar hormako neguko eskalada, eta bi bide berri zabaldu dituzte: Akertegi (160 metro, M5) eta Hire amak baleki (330 metro, M6).

Eskalatzaile bat, aldapan gora, pioletak eta kranpoiak lagun dituela. XABIER MUJIKA
  • Herrialdea: Gipuzkoa
  • Zailtasuna: PD,M1
  • Tontor eta leku izenak:

    Iraule, Aizkorri

  • Ingurunea: Aizkorriko kanalen artean, Nardasakon da errazenetako bat. Aproposa da pioletekin eta kranpoiekin hasiberriak direnentzat.
  • Abiapuntua: Zegama

Eguraldi iragarpena Zegama
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C