Albistea entzun


Xoxolurra-Alarguntza

Frankismoaren errepresioaren agertoki historiko baten arrastoak ikusiko ditugu. Artzaintza izan da jarduera nagusi inguru horietan.
  • Herrialdea: Gipuzkoa
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Distantzia: 11,23km
  • Iraupena: 3 ordu
  • Abiapuntua: Lezo

Estekak

Mikel Arrizabalaga -

2023ko otsailak 14
Jaizkibelgo (Gipuzkoa) mendigunearen iparraldeko isurialdea eta haren gandor luzeak oso ezagunak dira mendizaleentzat eta turistentzat. Mendiaren magalean marrazten diren hamaika bide eta zidorretan zehar ibiliz, naturak zizelkatu eta margo ederrez jantzi dituen naturaren mirariak ikus daitezke, baita historian zehar izan diren gertakizun historikoen lekukoak ere han eta hemen barreiaturik. Oro har, mendigunearen alde hau da ezaguna, eta hegoaldekoa, berriz, guztiz ezezaguna; jasotzen dituen bisitari gehienak, kostaldeko Donejakue bidea egitera biltzen diren erromesak dira. Ibilaldi honek, kostaldeko bide horren zati bat betetzen badu ere, baditu erakargarriak diren beste paisaiak, baserriz eta belardiz osatutako landa eremua edota historiaz betetako eraikin ahaztuak. Lezoko Udalak, Lezoko ibilbideak izeneko proiektuan, hiru ibilbide proposatzen ditu, eta guk horietako luzeena eta ederrena aukeratu dugu, Xoxolurra parketik atera eta Alarguntza baserriraino iristen dena, hain zuzen ere.

Lezoko Auñamendi kalean abiatzen da ibilaldia, eta, bertan, egurrezko panel batzuk erakutsiko dizkigute ibilbideen nondik norakoak. Bide seinale bertikal urdinek lagunduko digute bide zuzena aukeratzen, puntu estrategikoetan ondo jarrita baitaude. Lehen metroak Bekoerrekaren paraleloan beteko ditugu; baratze batzuen ondotik pasatu, eta berehala helduko gara Xoxolurra parkera. Xendan barrena igotzen hasi, eta azkar iritsiko gara Iparragirre ur biltegi zaharraren harresien ondora. Ondoan dagoen iturrian zera jartzen du: 1915. urtea, eta noiz eraikia izan zen erakusten du. Izen bereko baserria izan zenaren hon dakinen ondotik igaro, eta Lezotik Jaizkibelera igotzeko erabili ohi den bide tradizionalarekin bat egingo dugu. Binara bertara heldu aurretik, ezkerrerantz ateratzen den bigarren bidezidorretik metro batzuk igoko gara. Berehala ikusiko ditugu 36ko gerraren osteko frankismoaren errepresioaren agertoki historiko baten arrastoak. Duela gutxi arte, landaretzak estaltzen zituen eraikin horiek Jaizkibelgo errepidea eraikitzeko diktadurak erabili zituen langileek, barrakoien aurriak ikusiko ditugu, esklaboen baldintzetan lan egiten zutenen gertaleku krudela bezain mingarria.

Barrakoiak atzean utzi ,eta ibilbide balizatura itzuliko gara. Bidezidorra bizitu egiten da aldapan gora, Donejakue bidearekin bat egin arte. Pista zabalera iristean, Torreazpiko putzuaren ondora aterako gara. 2011n, Lezoko Unibertsitateko Udalak beste zenbait erakunde ofizialen laguntzarekin, hezegune hau sortu zuen padura gutxiko eremu batean, urlehortarrak, hegaztiak eta uretako intsektuak hartzeko helburuz. Putzuari bizkarra eman, eta Guadaluperaino marrazten den pista zabalean zehar aurrera egingo dugu. Laster, Zaskuneko iturria utziko dugu ezkerraldean, eta aurrerago, bidetik at, beste iturri batera jaisten den xenda. Hori baztertu, eta, aurrerago, pista zabala uztera gonbidatuko gaituen baliza bertikal urdinak erakutsiko digu gure bidearen noranzkoa. Ibilbidearen zati luze honetan, Oarsoaldeko korridorearen eta kostaldeko sistemaren erliebe osoaren paisaiaz gozatu ahal izango dugu.

Xenda txiki batek Alarguntza baserriaren ondoraino eramango gaitu, eta bertatik ateratzen den harrizko bide batek Elortegi Berri jatetxeraino doan porlanezko beste batera bideratuko gaitu. Bide balizatuak, Bonatxo baserriaren ondotik igaro eta gero, Amezti baserriaren ondoraino eramango gaitu. XIX. mendean eraikitako baserri txiki bat da Amezti.

Artzaintza, nagusi

Artzaintza izan da beti jarduera nagusia, historiaurreko garaietatik Jaizkibel mendian ondo errotutako jarduera. Bidean aurrera egin, eta Sarastizabal harrobi abandonatuaren ondora ailegatuko gara. Horren ondotik jarraitzen duen bidexkak mendiak egiten dituen tolesturak zeharkatzen ditu. Bidea oso polita da, Olazar baserritik harrobira doan galtzada zaharra ikusiko dugu, eta, zati batzuetan, harlauza handiak ikus daitezke oraindik. Bide horretatik, ontzigintzarako haritz enborrak garraiatzen ziren.

Ibilbideak Lezora jaisten den Donejakue bidearen saihesbidea zeharkatzen du, eta, gezi urdinak erakusten duen noranzkoan, berriro Iparragirrera helduko gara, eta itzulia Xoxolurratik egingo dugu.

Eguraldi iragarpena Lezo
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C

Albiste gehiago

Jon Ander Aranburu, Nahia Quincoces (biak eskiei eusten), Rafa Urbizu, Igone Campos, Axier Alonso eta Igor Alzelai hautatzailea aurtengo Bandres-Karolo proban. ©EMF

Euskal selekzioa munduko txapelketan lehiatuko da asteburuan

Ramon Olasagasti

Hiru euskal bikote ariko dira Italiako Adamello Ski Raid proban, mendiko eskiko distantzia luzeko munduko txapelketan. Eskiatzaileek 40 kilometroko eta 3.300 metro desnibeleko ibilbide gogorra gainditu beharko dute.

Txiki Plazas, 2014an, Espainiako Kopan, Vaqueira-Bereten (Herrialde Katanak). ©Iñigo Oyarzabal

Ezizena Txiki, ibilbidea handi

Imanol Garcia Landa, Gipuzkoako Hitza

Neguko Kiroletako Euskal Federazioan zuen ardura utzi berritan, Miguel Angel Plazas ‘Txiki’ omendu dute Tolosako Alpino Uzturre elkartekoek, urteotako ekarpenagatik.

Eskalatzaile bat Bilboko Piugaz rokodromoko blokeetako batean. ©EMF

Irati Zabala eta Joannes Esparta Euskadiko blokeko txapeldun

Berria

Bilboko Piugaz rokodromoan jokatu zen boulderreko proba, larunbat eta igandean. Hiru urteko etenaldiaren ondoren, 233 eskalatzaile lehiatu ziren EMFren blokeko topaketa nagusian.

'Hire amak baleki' bidearen tximinian. ©Unai Cobos

Haize berriak Aizkorriko eskaladan

Xabier Mujika

Joseba Iztueta, Unai Cobos, Ioseba Eskudero eta Mikel Mongelos alpinista eta eskalatzaile goierritar gazteek beste maila batera eraman dute Aizkorriko ipar hormako neguko eskalada, eta bi bide berri zabaldu dituzte: Akertegi (160 metro, M5) eta Hire amak baleki (330 metro, M6).

  • Herrialdea: Gipuzkoa
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Distantzia: 11,23km
  • Iraupena: 3 ordu
  • Abiapuntua: Lezo

Estekak


Eguraldi iragarpena Lezo
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C