Albistea entzun


Argiñetako nekropolia

San Adrian baselizaren ondoan kokatuta, sarkofago bikoitza daukaten 21 hilobiz eta bost hilarriz osatuta dago
  • Herrialdea: Bizkaia
  • Zailtasuna: Erraza
  • Tontor eta leku izenak:

    Elorrio, San Juan baseliza, Argiñetako nekropolia, Mendraka auzoa, Lekeriketa auzoa

  • Distantzia: 12,2 km
  • Iraupena: 3 ordu eta 15 minutu
  • Abiapuntua: Elorrio

Estekak

Mikel Arrizabalaga -

2023ko apirilak 11
Elorrioko (Bizkaia) hirigunea osatzen duten eraikin historikoez gain, herriko zenbait auzo zeharkatzean, ondare historiko garrantzitsua osatzen duten eraikinak ezagutuko ditugu: jauregiak, elizak, gurutzeak, errotak, baselizak, baserriak, nekropoliak eta abar.

Elorrion gaur egun XVI. mendeko bederatzi gurutze daude, eta horietako bat abiapuntutzat hartuko dugu ibilaldi honi hasiera emateko, San Joango gurutzea, hain zuzen ere. Honen aurrean, XVII. mendekoa den Urkizu-Tola jauregia ikusiko dugu, urkizutarrenak ziren lurretan zeuden etxeak eraitsi eta gero eraiki zena, 1677. urtean. Tola de Gaytan familiak 1918an jauregia erosi, eta izena eman zion. Herriko kirolgunera zuzentzen den bidetik, San Bizentekoa baserri bikaina atzean utzi, eta errepidera aterako gara. Aurrez aurre dugun zelaitxoa zeharkatzen duen xenda batetik etxalde batera helduko gara. Gallastegi zerrategiaren ondora iristean, Iguriako gurutzea ikusiko dugu gertu, Kanpazarko gainera eramaten duen saihesbidearekin bat egiten duen lotunetik hurbil.

Zerrategiaren ondotik Gazeta auzora zuzentzen den errepidetik joko dugu, eta, bidegurutzera heldu aurretik, Gazetako zubitxoa eta Bekoerrota izandakoaren aurriak ikusi ahal izango ditugu. Orain arteko bide laua utzi, eta ezkerretik Gazeta auzoraino zuzentzen den bidetik gorantz egingo dugu. Durangaldeko gailurren panoramika osoa ageriko zaigu lehen aldiz, eta bidelagun izango dugu ia ibilbide osoan zehar. Auzoa atzean utzi, Elorrioko baserririk zaharrenetarikoa den Gerbillao baserriaren ondotik pasatu, eta pinudi batean murgilduko gara maldan behera; Aldape auzora jaisteko. Bertara iristean, errota, estilo herrikoiko San Jurgi baseliza, ikuztegia eta iturria ikusiko ditugu. Aldapebeitia baserri dotorearen ondotik igaro, eta maldan gora jarriko gara.

Egurrezko maila batzuek, aldapa motz baina piko bat gainditzen lagunduko digute San Joan baselizaren ondora iristeko. Gertu dagoen errepidea gurutzatu eta gero, basoan sartzen den xenda eroso batek Casto de Zavala arkitektoak 1889an eraiki zuen Uratsara eramango gaitu, 1826. urtekoa den Elorrioko Bainuetxe Zaharra elikatzen zuen ur sufretsuen iturrira, hain zuzen ere. Elorrioko harana ur sufretsuaren iturburu gehien dituztenetakoa da, eta arrazoi hori dela eta, inguru honetan osasun-establezimendu ugari eraiki ziren. Gertu dugun Zenita auzorantz joko dugu segidan. Zubi lana betetzen duen lauza batek erreka zeharkatzen lagunduko digu. Etxe eta baserri ederrak zeharkatzen dituen bidetik Elgetarantz zuzentzen den errepidera aterako gara, eta, bertatik, metro batzuk bete ostean, Argiñetako nekropolira doan bidea hartuko dugu.

21 hilobi

San Adrian baselizaren ondoan kokatuta dagoen nekropolia sarkofago bikoitza daukaten 21 hilobiz eta bost hilarriz osatuta dago. Hilobiak bi zatiz osaturik daude: pieza bakarreko kutxa antropomorfoa eta itxura triangeluarra duen estalkia. Latinezko inskripzioak ere badira bi hilobietan. Sarkofago hauek inguruko auzoetako (Mendraka, Miota eta Berrio) nekropolietan erabiltzeko egin ziren Goi Erdi Aroan, baina XIX. mendean gaur egun dauden tokian bildu zituzten. VII.-IX. mendetik Goi Erdi Arora arte eraikitako sarkofagoen kopurua aintzat hartuz gero, esan daiteke Euskadin dagoen hileta monumenturik handiena dela. Hilarriak baselizaren barruko aldean dauden hamahiru piezaz osaturik daude. Kanpoaldean, interesgarrien diren bost hilarrien kopiak daude ikusgai. Hauetako lau diskoideak dira, eta bat, triangeluarra. Hilobiak baino zaharragoak dira, Kristo aurreko garaikoak, hain zuzen ere.

Baseliza eta nekropolia atzean utzi, eta Mendraka auzorantz joko dugu. Erraz igoko gara auzoaren goiko aldean dagoen San Tomas baselizaren eta nekropoliaren ondora. Bide laua hasieran, eta gero maldan behera, Lekeriketa auzora jaitsiko gara. Errepideak Kurutzondoko gurutzearen ondoraino eramango gaitu, eta bertatik, Elorrioko herrigunean murgilduko gara, eta abiapuntura itzuli aurretik, bere kasko historikoa zeharkatzean eraikin ugari ikusteko parada izango dugu: Kanpoaldeko atea, Urkizu dorretxea, Sortzez Garbiaren basilika, Otsa Goikoa errota, Kurutziaga eta San Joango gurutzeak, Santa Ana komentua eta herriko ondarea aberasten duten jauregi eta etxe ederrak.

Eguraldi iragarpena Elorrio
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C

Albiste gehiago

'Arrakalak', CVCPHOTO lehiaketako irudi irabazlea: txirrindulari bat ageri da Esako urtegi idortuko arrakaletan. ©Carlos de Cos Azkona

Esako 'Arrakalak' garaile CVCEPHOTOren 9. aldian

Ramon Olasagasti

Carlos de Cos Azkona soraluzetarrarena da irudia. Bigarren saria Krystle Wright argazkilari australiarrak eskuratu du, eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdia iragarriko duen kartelaren saria, Yhabril Moro bilbotarrak, X-Man argazkiarekin.

 ©UNAI UGARTEMENDIA

«Oso balorazio positiboa egin dut azken denboraldiaz»

Unai Ugartemendia

Mendiko eski denboraldiko ezusterik handienetako bat izan da Jon Ander Aranburu zumarragarra. Azken urteetan erakusten ari zen gorakada etengabearen ondorio izan dira aurtengo denboraldian lortutako emaitzak. Lau txapel irabazi ditu. Aurtengoari segida emateko gogo biziz ekingo dio datorren denboraldiari.
Everestek ohiko bideko ilarak. ©

Everest, 70 urte munduaren talaia izaten

Ramon Olasagasti

1953ko maiatzaren 29an Everest tontorra zapaldu zuten lehen aldiz Tenzing Norgayk eta Edmund Hillaryk. Everest asko badira ere, munduko talaia, oro har, mendiko turismoaren ikur gorena bihurtu da. Aurten 600 igoera baino gehiago izan dira dagoeneko, 13 lagun hil dira, eta 4 desagertuta daude.

Xabi Ormazabal, eta, atzean, Cho Oyu; mendi horretan hil zen. ©XABIER ORMAZABALEN BILDUMA

Oroimenean daukate

Ramon Olasagasti

Xabier Ormazabal oroitzeko festa egingo dute gaur Urretxun, eta haren izena daraman bekaren aurtengo deialdia aurkeztuko dute. Horrez gain, Alex Areizagaren 'Itzalak' eta Alex Txikonen 'Manaslu neguan' filmak proiektatuko dituzte.
  • Herrialdea: Bizkaia
  • Zailtasuna: Erraza
  • Tontor eta leku izenak:

    Elorrio, San Juan baseliza, Argiñetako nekropolia, Mendraka auzoa, Lekeriketa auzoa

  • Distantzia: 12,2 km
  • Iraupena: 3 ordu eta 15 minutu
  • Abiapuntua: Elorrio

Estekak


Eguraldi iragarpena Elorrio
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C