Jaizkibelgo errotarriak
Hondarribian, XVI. mendean, arrantzaz eta baserrietako lanaz gain, errotarriak ekoizteko eta esportatzeko industria indartsua zegoen.

2023ko maiatzak 9
Aranzadi zientzia elkarteak eta EHUko ikertzaile talde batek azaldutakoaren arabera, eta dokumentu zahar batean oinarrituta, Jaizkibelen bazeuden errota harrobi batzuk, baina horien kokapena ez zen zehazten. Harrobi horien arrastoen bila ibili eta gero, 79 laginketa eremu markatu, eta, banan-banan ikertu eta aztertu ondoren, XVI. mendean Jaizkibelen harlanduzko 25 harrobi izan zirela ondorioztatu zuten ikerketan; horietatik zazpi, errota harrobi oso interesgarriak ziren. XVI. mendean errota-harrobi horien inguruan harginek, idi gidariek, merkatariek eta marinelek osatutako industria indartsu bat zegoela baieztatu dute.
Ibilaldi labur eta zirkular hau egiteko, Jaizkibelgo Paradorea izan zenaren hondarren ondoan utziko dugu ibilgailua, Santa Barbara dorretik oso gertu. Langa igaro, eta mendebalderantz marrazten den bidetik berehala helduko gara Santa Barbara tumuluaren ondora. Xendan zehar gertu ikusiko dugun ur biltegi zaharraren ondora igoko gara, eta aurrerago dagoen Iskulingo trikuharrira. Metro batzuk aurrerago, tontor aldera zuzentzen den bidezidorra utziko dugu, eta eskuinetik errepide aldera jaisten hasiko gara. Berehala, monolito txiki bat ikusiko dugu, eta metro batzuk aurrerago, berriz, hareharrian taillatutako aska bat.
Metro batzuk atzera egin, eta goraxeago dagoen xenda txiki batetik, Jaizkibelgo antenetara igotzen den errepide aldera gerturatuko gara. Hortik aurrera, hamaika xenda edo zidorrekin egingo dugu topo; beraz, errotarriak non dauden kokatuta jakiteko, komenigarria litzateke lekua ezagutzen duen norbaitekin joatea edota GPSa erabiltzea; bestela, zaila izango zaigu horien guztien kokapen zehatza aurkitzea. Jaizkibelgo gandor eta antenetara doan errepidearen artean zabaltzen den magalean kokatzen dira errota harrobi horiek. Batzuk, oso-osorik ikusiko ditugu; beste batzuk, erditik zatikatuak; eta beste batzuk, goroldioak eta belarrek erdi estaliak. Eta errotarri horien guztien artean, bai eta ateburu eder bat ere.
Zorroztarriak Ameriketara
Ikertzaileek aztertu dituzten dokumentuei esker, jakin izan da Jaizkibelgo harginek XVI. mendean zorroztarriak bidaltzen zituztela Ameriketara eta, beraz, Hondarribitik Ameriketara hainbat produktu esportatu eta inportatzeko merkataritza handia zegoela. Mende horretan aurkitutako dokumentu bat izan zen abiapuntua, testamentu bat, hain zuzen ere. Joanes de Aldasorok idatzitako dokumentu horretan jakin da Hondarribiko (Gipuzkoa) Santa Engrazia ermitan ehun errotarri zeudela, eta beste horrenbeste Jaizkibelen. Haritik tiraka, eta dokumentu gehiago aztertuz, XVI, eta XVII. mendeetan zehar Galiziara, Portugalera, Sevillara (Espainia), Madeirara eta Kanaria uharteetara (Espainia) errotarriak garraiatzen zituztela ondorioztatu da. Zorroztarriak Ameriketara garraiatzen zituzten, baina errotarriak? Ikertzaileek errotarri horiek Ameriketara eramaten zituzten hipotesiarekin aurrera jarraitzen dute lanean, Sevillan dagoen Indiako Artxibo Nagusiko dokumentuak aztertzeko asmoz. Ikerketa lan horien guztien ondorioz, argi geratu da XVI.ean Hondarribian arrantzaz eta baserrietako lanaz gain errotarriak ekoizteko eta esportatzeko industria indartsua zegoela: harginak, idi gidariak, merkatariak eta marinela, besteak beste.
Errotarriak atzean utzi, eta tontor aldera joko dugu segidan. Paradoretik igotzen den bidezidorrarekin bat egingo dugu, eta handik erraz helduko gara tontorrera, San Enrike gotorlekuaren aurrien artera. Hori atzean utzi, eta hesiaren paraleloan jaisten den xendatik Jaizkibelgo begiratokira iritsiko gara; atseden txiki bat hartzeko eta ikuspegi ederraz gozatzeko lekua da. Gandorra zeharkatzen duen bidea utzita, berriro hesiaren ondotik errepide txikira aterako gara, eta aurrerago ikusiko dugun langaraino joango.
Bide jakinik gabe, errepide nagusiraino hedatzen den magal horretan beste errotarri batzuk ikusiko ditugu, Hondarribiko eta Pasaiako lurrak elkartzen diren mugarritik gertu. Errepide txikira itzuli, eta Jaizkibelgo mendateraino jaitsiko gara bertatik, eta, hura gurutzatu ostean, parean ikusiko dugun langaraino joango gara. Beste aldera pasatu, eta pinudian murgilduko gara, eta erorita dagoen txabola baten hormen ondoraino heldu. Alanbrezko hesiaren ondotik pista zabaleraino jaitsiko gara, eta abiapuntura itzuliko.

Gaiak
Eguraldi iragarpena
Jaizkibelgo Paradorea
°C
°C
°C
°C
°C
°C
°C
°C
°C
°C