Albistea entzun


Toloño

Araba eta Errioxa arteko muga egiten du Toloñok, eta Nafarroako Pirinioetatik Urbionera, ikusmira paregabea eskaintzen du. Bastidako San Gines baselizaren ondotik abiatuta osatuko dugu txangoa.


Toloñoko monasterioaren aurriak eta gailurraldea. Unai Jimenez
  • Herrialdea: Araba
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Distantzia: 7,2 km
  • Iraupena: 3 ordu eta 25 minutu
  • Abiapuntua: San Gines (Bastida)

Estekak

Unai Jimenez -

2023ko maiatzak 10

Guztiz argi ez badago ere, Toloñoko mendilerroak eta hau burutzen duen mendiak barduliarren jainko bati zor dio bere izena, hain zuzen Tullonio edo Tullonium jaikoari. Izan ere, gaur egun ikusgai dagoen kristau monasterioaren arrastoak dauden lekuan, jainko horri eskainitako tenplu bat zegoen eraikita. Aldiz, beste aditu batzuek diote Tullon hitz zeltikoan duela oinarria.

Teoriak teoria, egiaztatu daitekeena da Arabak Errioxarekin muga egiten duen mendi honetan bisitaririk ez dela sekula falta, lurralde honetako mendirik ibilienetakoa baitugu. Txangoak zailtasun teknikorik ez duen arren, aparkalekuan topatu dugun gazte baten esanetan, «lehenengo aldapatik gorantz ari zarela gogorarazten dizun mendi horietakoa da Toloño».

Guztira 3 Km eta erdi egin behar dira 600 metroko desnibela gainditzeko eta atsedenerako toki lau askorik ez dago. Hala ere, bidearen erosotasunak eta Arabar Errioxa eta Errioxako lautadaren ikuspegiak hain atsegin egiten du igoera, ezen konturatu orduko, monasterioaren parean izanen baikara, gailurretik oso gertu.

Tontorretik dagoen ikuspegiak, Nafarroako Pirinioetatik (eta haratago) Urbion aldera dagoen guztia ikusteko aukera eskaintzen du, zalantza izpirik gabe, aitzakia ezin hobea trasteak hartu eta bertara gerturatzeko.

San Gines-Santutxo

Bastida herriaren ipar-mendebaldean kokatzen den San Gines baselizaren ondoan dagoen aparkalekuan hasiko dugu gaurko ibilbidea. Aparkalekuaren goialdean eta ezker aldetik, iparrera abiatzen den pistan hain zuzen ere.

Aparkalekuaren goialdeko atarian gaudela, pista hasi bezain laster, seinale tantaia duen bidegurutzean eskuin aldetik doan bidean barneratuko gara. Gutxira, bidebanatzean, eskuin aldeko bidetik jarraituko dugu IE norabidean, nahiz eta bi bideek aurrerago bat egin. Metro gutxitan, bihurgune batek berriro ere iparrera begira jarri eta bidebanatze batera eramango gaitu. Bertan ezkerretik jarraituko dugu, IM aldera bira eginez.

Aztarna zuri eta horiei jarraituz, eskuin aldera zuhaitzen artetik igotzen den bidexkari jarraituko diogu, bide nagusitik aldenduz, bidegurutze berri batera iritsi arte. Norabiderik aldatu gabe, zuzen jarraituko dugu garaiera azkar batean hartuz.

Soilgune batean dagoen pisten bidegurutze batera iritsiko gara eta bertan ere zuzen jarraituko dugu, eskuinetik datorren pistari eta ezkerretara jaisten den bideari uko eginez. Mendiaren orografiari jarraituz, IE aldera bira egin eta pistatik jarraituko dugu. Berehala, pista atzean utziko dugu, eskuinerako bihurgunearen erpinean abiatzen den mendi-bidetik zuzen jarraituz.

IE aldera norabidea mantenduko dugu eta Toloñoko mendilerroa osatzen duen hormetara iritsi aurretik malda areagotu egiten da. Arrapalarik gogorrenean, ezker aldera banatzen den bidea hartuta, bira txiki bat eginez aldapa handiena saihestu daiteke, eta jaisteko biderik aproposena ere bada, harri askeak direla eta. Goialdean, HE norabidean bira egin eta bidetik aldenduko gara ezker aldean dagoen Santutxo baselizaren arrastoen ondora iristeko.

Santutxo-Toloño

Santutxon ezkerretara bira egingo dugu eta gorantz egiten duten bi bideen artean ezker aldekoa hautatuko dugu, grabaketarako oztopatzen duten zuhaitzen adar baxuetatik at. Metro gutxiren buruan, bideak ekialderantz jo eta Peña del Castillo mendiaren hego mazela zeharkatzen du goialdeko harkaitz-zerrenda eteten den arte.

IE norabidean bira egin eta malda zuzen hartuko dugu, Toloñoko monasterioaren bertikalaren inguruan. Sigi-saga txiki batek monasterioaren hego-mendebaldeko elur-zuloaren ondotik bideratuko gaitu eta hortik, iparrera bira bat egingo dugu monasterioaren ekialdera iritsiz, informazio panelaren ondoan.

Iparrera dagoen hesiaren beste aldera egin eta lautada txikia IE aldera zeharkatuko dugu, aurrean dugun muinorantz. Bideak landarediaren artean alde batera eta bestera egiten du goialdera iritsi arte. Bertan, bidearen azkeneko metroek bukaerako aldapa malkartsura bideratuko gaitu, eragozpenik gabe bukaerako maila gainditu eta gailurrean bukatuz.

Oso nabarmena da bertan gertatzen den klima bereizketa. Gailurraren ipar aldeko isurialdeko zuhaiztiak oso bestelakoak dira, hegoaldekoekin alderatuz: pagadiak alde batean eta artadiak bestean.

Ikuspegiaren aldetik, ipar aldera begira, inolako arazorik gabe bereiztu daitezke Gorbeia, Anboto, Udalatx, Aizkorri eta Beriain. Argazkiek jaso ez duten arren, Bisaurin ere ikusgai zegoen, Joar mendiaren ezker aldera, eta noski, Nafarroako Pirinioetako zenbait tontor ere.

Hegoalderantz berriz, lautada zeharkatuz, Ebro ibaia eta inguruko herri eta mahastiak. Haratago, Ezkarai eta Urbion inguruko mendiak.


Eguraldi iragarpena San Gines (Bastida)
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C

Albiste gehiago

'Arrakalak', CVCPHOTO lehiaketako irudi irabazlea: txirrindulari bat ageri da Esako urtegi idortuko arrakaletan. ©Carlos de Cos Azkona

Esako 'Arrakalak' garaile CVCEPHOTOren 9. aldian

Ramon Olasagasti

Carlos de Cos Azkona soraluzetarrarena da irudia. Bigarren saria Krystle Wright argazkilari australiarrak eskuratu du, eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdia iragarriko duen kartelaren saria, Yhabril Moro bilbotarrak, X-Man argazkiarekin.

 ©UNAI UGARTEMENDIA

«Oso balorazio positiboa egin dut azken denboraldiaz»

Unai Ugartemendia

Mendiko eski denboraldiko ezusterik handienetako bat izan da Jon Ander Aranburu zumarragarra. Azken urteetan erakusten ari zen gorakada etengabearen ondorio izan dira aurtengo denboraldian lortutako emaitzak. Lau txapel irabazi ditu. Aurtengoari segida emateko gogo biziz ekingo dio datorren denboraldiari.
Everestek ohiko bideko ilarak. ©

Everest, 70 urte munduaren talaia izaten

Ramon Olasagasti

1953ko maiatzaren 29an Everest tontorra zapaldu zuten lehen aldiz Tenzing Norgayk eta Edmund Hillaryk. Everest asko badira ere, munduko talaia, oro har, mendiko turismoaren ikur gorena bihurtu da. Aurten 600 igoera baino gehiago izan dira dagoeneko, 13 lagun hil dira, eta 4 desagertuta daude.

Xabi Ormazabal, eta, atzean, Cho Oyu; mendi horretan hil zen. ©XABIER ORMAZABALEN BILDUMA

Oroimenean daukate

Ramon Olasagasti

Xabier Ormazabal oroitzeko festa egingo dute gaur Urretxun, eta haren izena daraman bekaren aurtengo deialdia aurkeztuko dute. Horrez gain, Alex Areizagaren 'Itzalak' eta Alex Txikonen 'Manaslu neguan' filmak proiektatuko dituzte.
Toloñoko monasterioaren aurriak eta gailurraldea. Unai Jimenez
  • Herrialdea: Araba
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Distantzia: 7,2 km
  • Iraupena: 3 ordu eta 25 minutu
  • Abiapuntua: San Gines (Bastida)

Estekak


Eguraldi iragarpena San Gines (Bastida)
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C
eguraldiIkonoa
°C
°C