Albistea entzun

Ibilkari saileko azken ibilbideak

Ibilbideen bilatzailea

Mapa interaktiboa

Ibilbideak

Haurrekin

Haurrekin

Erraza

2,69 km..


Rincón dero Berde

Panticosa inguruko Rincón dero Berdeko paraje ederrak ezagutu ditugu, ibilbide atsegina eginez.

Orgiko basoa Haurrekin

Erraza

1,94 km..


Orgiko basoa

Orgiko hariztia, 77 hektareako hedadura duen baso naturala da. Ultzamako ibarrean kokaturik, Lizasoko kontzejuaren herri-oihana da Orgi. Mendeetan zehar, Lizasoko biztanleek basoa ustiatu ez ezik, landu ere egiten zuten eta bertatik hartzen zituzten bizitzeko beharrezkoa zuten ia guztia: egurra, orbela, fruituak, ezkurrak… eta bertan ehizatzen zuten ere. Gaur egun, aldiz, ustiapen mota hau bazter utzita Ingurune Babestua da.

Irulegio herrixka Haurrekin

Erraza

5,7 km..


Irulegiko herrixka eta gaztelua | Menditxiki

Aranzadi Zientzia Elkarteak dionaren arabera, "Irulegi fase kronologiko zabalak barneratzen dituen aztarnategia da, eta arrazoi hori dela eta, erreferentziala izango da Iruñeko arroko bilakaera historikoa ezagutzeko".

Haurrekin

Erraza

5,6 km..


Artikutzako Enobieta urtegia | Menditxiki

Egun, ez da urtegirik, ura biltzen zuen hormatzarraren zati bat eraitsi eta hustu egin dute. Gaur egun duen itxura oso bestelakoa da, naturak, urpean urteetan egon ohi diren lurrek kolore aunitzez jantzi da.

Iturrietako baso sorgindua. Haurrekin

Erraza

9,02 km..


Baso sorgindua

Arabako lautadako baso batean murgilduko gara, paisaia anitzak ezagutzeko.

Haurrekin

Erraza

1 km..


Harpea | Menditxiki

Harpea leizea (euskaraz "harkaitz azpiko lekua"). Historiaurretik erabili izan da aterpe modura, bertan jotzen duten haizeetatik babestuta dagoelako. Sarrerak duen forma bitxiak eta inguruko edertasun apartak eman diote ospea.

Harriaren munduan murgiltzeko aukera dago Peru harri museoan. ©JOSEAN GIL-GARCIA Haurrekin

Erraza

6,6 km.. 2 ordu.


Leitza, harriaren gorazarretan

Euskara, mitologia, artea, historia eta natura deskubritzeko toki aproposa aurkituko du ibiltariak Leitza herrian. Gero, harriari gorazarre egiteko, sartu-irtena egingo du 'Peru Harri' deritzon museoan, zer ikasia eta zer ikusia du-eta bertan.
Haurrekin

Erraza

3 km..


Markizeko kobak | Menditxiki

Markiz, Arabako Mendialdeko herri txiki bat da. Fatxadetan harrizko etxe tzar armarridunak daude oraindik. Joan den mendeetan hiribildu garrantzitsua izan zen.

Haurrekin

Erraza

7,37 km..


Soila | Menditxiki

Antoñanako Vasco-Navarro trenbidearen interpretazio-zentroan hasten da. Pista bat sortzen da, Soilako ekialdeko basoan maldari aurre eginez sartzen dena. Aurrerago, zenbait bidezidor egin ondoren, mendilerroaren ekialdeko isurialdetik zuzenean baso polit batetik igotzen den bidexka atsegina izango da pista, basoaren amaierara iritsi arte.