Albistea entzun

Ibilkari saileko azken ibilbideak

Ibilbideen bilatzailea

Mapa interaktiboa

Ibilbideak

Mendiko bizikleta

Txirrindulari bat Okabe mendiaren gailurrean. Iratiko basoaren behatoki ezin hobea da. ©IVAN RUIZ Mendiko bizikleta

Ertaina

41,9 km. 4 ordu


Iratiko mendietan zehar, basoari so

Besteak beste, Okabe mendira igoko gara mendi bizikletarako ibilbide honetan, eta baso handi horren ikuspegirak ederrenez gozatuko dugu.
Txirrindulari bat Durangaldeko mendien panoramikaz gozatzen. ©IVAN RUIZ Mendiko bizikleta

Nahiko zaila

39,6 km. 4 ordu, 30 mn


Oiz, Bizkaiko behatokia

Ur eta haize erroten artean, deiadar mendiari bira ematen zaio ibilbide honetan.
Urdalur urtegiaren ikuspegia. Geldialdi txiki bat egin eta argazki batzuk egiteko toki aproposa da. ©IVAN RUIZ Mendiko bizikleta

Erraza

32,8 km.. 2 ordu eta 40 mn.


Otzaurteko bira

Aizkorri-Aratz parke naturalaren handitasuna miresteko ibilbide lasai bat da hau. Haren sarrera nagusietako batetik abiatuko gara.
Sakoneta da Geoparkeko altxorretako bat. ©IVAN RUIZ Mendiko bizikleta

Zaila

39,5 km.. 4 ordu eta 30 mn.


Zumaiako flyscha, historiaren lekuko

Geoparkean eta Urolako bide berdean barrena pedalkadaka, kirola egin eta paisaia ederrez gozatzeko abagunea eskaintzen du ibilbide honek.
Gorramendi eta Aritzakunibarra aurrez agertzen zaizkigu Iduzkimendi inguratzen ari garela. ©IVAN RUIZ Mendiko bizikleta

Nahiko zaila

35 km.. 4 ordu.


Itsusiko harriei bira

Aritzakungo txoko bakartiaren bila ariko gara mendiko bizikleta ibilbide honetan. Paisaia zirraragarria da.
Pagoetako Kurutzerako bidean goazela, Erlon hasi eta kostaldean amaitzen den ikuspegi ederraz gozatuko dugu. ©IVAN RUIZ Mendiko bizikleta

Ertaina

31,3 km.. 4 ordu.


Pagoetako Kurutzea

Gipuzkoako lehenengo parke naturaletik bizikletaz ibiliko gara. Han dagoen gurutzera igotzea izango da helburua.
Mendibil mendiaren oinean, txiki sentitzen gara haren dorrearen aldean. ©IVAN RUIZ Mendiko bizikleta

Ertaina

48 km.. 4 ordu eta 30 mn.


Burdin mendiak

Zamaleku, hondakindegi, plano inklinatu eta meatzeen aztarnen artean pedalka eginez Grumeraneko mendiak ezagutzeko ibilbidea.
Arroilak ez ezik, paraje ikusgarriak ere zeharkatzen ditu bideak. ©IVAN RUIZ Mendiko bizikleta

Erraza

45,3 km.. 3 ordu eta 30 mn.


Irunberriko eta Arbaiungo arroilak

Zaraitzu eta Irati ibaien inguruan pedalkadaka Irunberriko eta Arbaiungo arroilak zeharkatzeko proposamena da bide hau. Ledeatik abiatuta, bizikletaz 45,3 kilometroko bidea egin liteke; 600 metroko desnibela du.
Zezamarako bidean, pagadiez gozatzeko aukera dago. ©IVAN RUIZ Mendiko bizikleta

Ertaina

36 km.. 3 ordu eta 30 mn.


Lezetik Entziari bira

Larre berde, baso sorgindu eta megalitoen artean pedalka eginez ibiltzeko aukera izango da ibilbide honetan.
Aise ibiltzen da Bizkailuzeko bizkarrean zehar. ©IVAN RUIZ Mendiko bizikleta

Ertaina

40 km.. 4 ordu.


Xareta, sorginen lurraldean

Lapurdiko Ainhoa eta Sarak eta Nafarroako Zugarramurdi eta Urdazubik osatzen dute haran hau, eta txundituta utziko gaitu. Bide eta paisaia ederrak ditu gozagarri.
Txirrindulari bat Artikutza inguruko ibilbidean. ©IVAN RUIZ Mendiko bizikleta

Ertaina

41,5 km.. 4 ordu.


Artikutzako baso babestuan barna

Burdinolen eta plano inklinatuen aztarnei jarraituz, ibilbide ederra egin daiteke bizikletaz, Artikutza inguruak ezagutzeko.
Zabalandiko lepoan, Anbotoren itxurak liluratuta utziko gaitu. ©IVAN RUIZ Mendiko bizikleta

Ertaina

35,8 km.. 3 ordu eta 15 mn.


Anbotoko bira

Damaren mendiari itzulia emango diogu bizikletaz, eta, hori egiteko, haren behatokirik ederrenetatik pasatuko gara.
Euskal trenaren irudi zahar bat, Laminoriako geltokian. ©BERRIA Mendiko bizikleta

Erraza

53,5 km.. 3 ordu eta 45 mn.


Tren txikiaren laratzean

50 urte joan dira jada euskal trenak azken bidaia egin zuenetik. Amalia eta Josu azken bidaiariek ez dute ahaztu.