BERRIAren 'online' mintegia

Sortzaileak garai pandemikoan

COVID-19aren pandemiak gogor jo du kultura, eta kalterik handienak pairatu dituzten sektoreetako batzuk dira arte eszenikoak, bertsolaritza eta musika. Horietan aritzen diren hiru sortzailerekin aztertuko dugu zeintzuk izan diren eragin nagusiak, beren esperientzia pertsonaletan oinarrituta.

Solaskideak

Leire Iribarne

Leire Iribarne

Diabolo Kiwi musika taldeko kidea

Ander Lipus

Ander Lipus

Aktorea

Nerea Ibarzabal

Nerea Ibarzabal

Bertsolaria eta Txakur Gorria sormen taldeko kidea

Moderatzailea

Ane Eslava

Ane Eslava

BERRIAko kazetaria

Martxoak 10
asteazkena
19:00

Izena eman

Mintegi parte-hartzailea

  • Mintegia Zoom bidez izango da, zuzenean.
  • Parte hartzaileek galderak egin ahal izango dizkiete hizlariei, aplikazioaren txataren bidez.
  • Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du.
  • Izena eman behar da mintegian tokia gordetzeko, edukiera mugatua baita.
  • Izena eman ondoren, mintegira batzeko esteka posta elektronikoz iritsiko zaie partaideei, saioaren bezperan. Estekan klik eginez, mintegian sartu ahal izango da, bai Zoom aplikazioaren bidez, bai nabigatzailearen bidez.