AEBetako general Kimmitek jakinarazi duenez, atzo Falujan egin zuten erasoan hildakoak "atzerriko borrokalariak" dira.
Bestalde, Irakeko Ogasun Ministerioko kargu bat zauritu eta bi irakiar zibil hil dituzte Bagdaden, kalean lehergailu bat zartarrazita.
Mosulen, bestalde, konboi bat pasatzen ari zela bonba bat leherrarazi dute errepidean, eta koalizioko soldadu bat hil dute.
iraken inbasioa
10-15 lagun hil zituzten atzo AEBek Falujan
Atzo gauean AEBek Falujan egindako erasoan hildakoak 10-15 direla jakinarazi dute gaur koalizioko indarrek. Irakeko Al Kaedako buruzagi Abu Musaden kontrako erasoa zela esan dute estatubatuarrek, baina ez dute jakinarazi Musad hildakoen artean dagoen edo ez. Bestalde, lehergailu bat eztandarazi eta bi irakiar hil eta Irakeko Ogasun Ministerioko arduradun bat zauritu dituzte, Bagdaden. Mosulen, berriz, koalizioko soldadu bat hil dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu