Mundua

12 lagun atxilotu dituzte Herrialde Katalanetan, Al Kaedarekin lotura dutelakoan

Bartzelonan eta Valentzian egin ditu atxiloketak Espainiako Poliziak. Nortasun agiriak ebasteaz eta faltsutzeaz akusatu ditu, baina sare islamistarekin harremanak dituztela uste du.

2009ko otsailaren 3a
13:15
Entzun
Gutxienez 12 lagun atxilotu ditu gaur goizaldean Espainiako Poliziak Bartzelonan eta Valentzian (Herrialde Katalanak), "terrorismo islamistaren aurkako" operazioan. Atxilotuei nortasun agiriak ebastea eta manipulazio bidez faltsutzea egotzi diete, baina Poliziak zabaldu du haiek Al Kaedarekin lotura dutela uste duela.

Sarekada Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskaren aginduz egin dute.

Valentzian gutxienez bost lagun atzeman dituzte. Horietako lauk Indiako pasaportea dute, eta besteak Pakistangoa.

Bartzelonan gutxienez zazpi dira atxilotutakoak, polizia iturrien arabera. Operazioa zabalik dago oraindik, eta, hala, baliteke atxiloketa gehiago gertatzea. Raval auzoan egin dituzte atxiloketak, goizaldeko 5:00etatik aurrera. Zenbait etxe miatu dituzte.

Halarik ere, oraindik ez dituzte atxilotu guzien nondik-norakoak jakinarazi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.