iraken okupazioa

12 lagun hil dituzte Mosulen, Bakuban eta Bagdaden

Mosulen bonba-auto bat jarri dute gaur, eta Irakeko Goardia Nazionaleko hiru kide hil eta bost zauritu dituzte, gutxienez. Bakuban, berriz, leherketa bat izan zen bart, eta lau lagun hil ziren. Bagdadeko Sadr City auzoan ere hildakoak izan dira. AEBetako soldaduek auzoa bonbardatu dute, eta gutxienez bost lagun hil eta 50 zauritu dituzte.

2004ko irailaren 27a
10:24
Entzun
Al Jazeera telebista kateak jakinarazi duenez, Goardia Nazionaleko hiru konboi pasatzen ari zirela leherrarazi dute Mosulgo bonba-autoa.

Bakuban zartarazi zuten lehergailua Jan Bani Saad herrixkaren eta Bakubaren artean jarria zegoen. Konboi bat pasatzen zenean leherrarazteko prestatuta zegoen, baina, bost zibil zihoazen auto bat pasa zenean lehertu zen.

Bagdadeko Sadr City auzoara bonbak gaurti dituzte gaur AEBetako soldaduek, eta gutxienez bost lagun hil eta 50 zauritu dituzte. Biktima gehienak zibilak direla esan dute erietxeetatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.