1.200 dira Indonesiako lurrikaran eta tsunamian hildakoak

2018ko urriaren 1a
07:33
Entzun

Joan den ostiralean, bi lurrikarak astindu zuten Indonesiako Sulawesi irla —6 gradukoa lehena, eta 7,4koa bigarrena—, eta jarraian etorri zen tsunamia, sei metro arteko olatuekin. Palu hiria jo zuten gogorren seismoek eta olatuek. Han, 16.700 pertsona atera behar izan zituzten  etxetik.

"Hiria erabat hondatuta geratu zen", esan dute lekukoek. Petobo auzoa jo du gogorren hondamendiak; han, 700 inguru dira hildakoak. Denera, ordea, 1.200etik gora lagun hil dira, eta dozenaka desagertu. Zaurituak, berriz, 540 direla zehaztu dute iturri ofizialek.

Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute, baina, lau egunen ostean, gune askotara ez da oraindik laguntzarik heldu. Hori dela eta, ohartarazi dute hildako kopuruak gora egin dezakeela. "Komunikazioa mugatua da; ez daukagu behar adina makinarik eroritako eraikinen artean begiratzeko", azaldu du Sutopo Purwo Nugrohok, Hondamendietarako Larrialdi Agentziako arduradunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.