iraken okupazioa

13 irakiar hil eta 66tik gora zauritu dituzte Bagdaden egindako atentatuan

Irakeko alderdi xiitako buruzagi Abdelaziz Hakimen bulegoa dagoen egoitzaren kontra atentatua egin dute gaur bonba-auto batekin. Erasoan, 13 irakiar hil dituzte, eta 66 zauritu. Irakeko Barne Ministeritzatik jakinarazi dutenez, eztanda oso handia izan da, eta 60 auto puskatu dituzte, eta Hakimen bulegoa dagoen egoitzak ere kalte handiak ditu.

2004ko abenduaren 27a
12:10
Entzun
Erasotzaileek, lehergailuz betetako auto bat bidali dute Irakeko alderdi xiitako buruzagi AbdelazizHakimen bulegoa dagoen egoitzaren kontra, eta izugarrizko eztanda eragin. 13 irakiar hil dituzte, 66 zauritu, 60 auto suntsitu eta erasotutako eraikina kaltetu dute.

Erasotzaileekin zer gertatu den ez da jakin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.