EKIALDE HURBILA

13 pertsona hil dira Iraken hainbat erasotan

Gutxienez 13 pertsona hil dira eta beste 26 zaurituta Iraken, hainbat erasotan. Hildakoen artean hiru soldadu eta polizia bat daude. Eraso hauek "Baketze Nazionalerako Plana" ezarri bezperan gertatu dira.

2006ko uztailaren 21a
18:06
Entzun
Iturriek jakinarazi dutenez, Al Mahmudiya herrian soldaduak eta poliziak hil dira talde armatu baten kontrako borrokan. Bestalde, Bagdadeko auzo batean zibil bat hil eta beste hiru zauritu dira sunien mezkita baten inguruan izandako atentatuan. Estatu Batuen eraso batean, berriz, usteko bi ekintzaile, eta bi emakume eta ume bat hil dira. Estatu Batuek esan dute Al Meqdadiya hiriko matxinatuen kotrako erasoa zela.

Eraso horretan 23 lagun zauritu dira, eta AEBen zabaldutako komunikatuaren arabera, zaurituak eta hildakoak Al Kaedarekin harremanak zituzten. Bestalde, Poliziaklau gorpu aurkitu ditu Bagdad inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.