Uholdeak

130 lagunetik gora hil dira Errepublika Dominikarrean eta Haitin uholdeek harrapatuta

Eurite handiak hondamendi latza eragiten ari dira Errepublika Dominikarrean eta Haitin: lehen herrialdean 80 bat dira uholdeen ondorioz hildakoak, eta, bigarrenean, 58; guztira, 130etik gora. Gainera, metereologoek iragarri dute gutxienez bihar arte euria gogotik egiten jarraituko duela bi herrialde horiek batzen dituen Karibeko uhartean.

2004ko maiatzaren 25a
13:33
Entzun
Errepublika Dominikarrean Jimani izeneko herri txikian gertatu da hondamendi handiena: bi ibai beren arrotik atera dira, eta, gutxienez, 80 lagun hil dira uholdeak harrapatuta. Haitiko mugatik oso huribil dago herri hori.

Hain justu, Haitin 58 lagun hil ditu uholdeak AFP albiste agentziak jakinarazi duenez.

Euritea duela bi aste hasi zen ErrepublikaDominikarrean eta ibai arro guztiak gainez egiteko zorian jarri ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.