Hamabost lagun hil dituzte gaur eta 40 zauritu Sri Lankan autobus baten kontrako erasoan lehergailu bidez. Herrialdearen hegoaldean izan da atentatua, Seenigama herrian. Egun bat ere ez da beste eraso batean bost lagun hil zituztela eta 50 zauritu. Sri Lankako bozeramaile militarrek esan dute atentatuen ondoren bi lagun atxilotu dituztela.
Sri Lankako armada herrialdearen iparraldean eta ekitaldean erasoaldia egiten ari da azkenaldian, eta ustez eraso hauek tamildar independentisten gerrillak egindakoak dira.
Sri Lanka
15 hildako Sri Lankan, autobus baten kontrako erasoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu