Sarraski handia gertatu da gaur ere Iraken: Toz herrian kamioi-bonba bat eztandarazi dute azoka batean, eta 156 pertsona hil dituzte eta 255 zauritu, polizia iturriek esan dutenez. Eraso suizida izan dela jakinarazi dute, halaber.
Goizean izan da leherketa, eta oso handia izan dela jakinarazi dute. Txikizioa eragin du, eta ondoko eraikin batzuk erori egin dira. Poliziek jakinarazi dute hildako gehiago egon daitezkeela.
Bagdad hiriburuaren iparraldean dago Toz.
Atzo gauean Iraken beste atentatu handi bat egin zuten, Diyalan 22 lagun hil zituztelako hileta elizkizun batean. Suizida batek gerrian zeraman lehergailua eztandarazi egin zuen.
Hildako gehiago izan dira gaur Iraken: Bagdaden hiru irakiar militar hil dituzte, Basoran bi ingeles soldadu, bederatzi estatubatuar soldaduk ere bizia galdu dute leku desberdinetan eta Yezreben bi irakiar polizia zendu dira.
Irak
156 pertsona hil dituzte Iraken gaur atentatu batean, kamioi-bonba lehertarazita
Toz herrian izan da atentatua, azokan. Eztandaren ondorioz, eraikin batzuk erori egin dira. Diyalan beste 22 lagun hil dituzte, hileta elizkizun batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu