Poliziak emandako azalpenen arabera, hilabetetako ikerketaren emaitza da gaurko sarekada, eta aurrez aipatu bezala, jendea berenganatzea eta indarkeriazko ekintzak egiteko prestatzea leporatzen diete. Hala ere, ez dute zehaztu zernolako erasoak egiteko asmoa luketen atxilotuek.
Abuztuaren 9 eta 10ean 25 lagun atxilotu zituen Erresuma Batuko Poliziak: herrialde hori eta AEBak lotzen zituzten hainbat hegazkin bidaian zihoazela lehertarazteko plana prestatzen aritzea leporatu zieten. Polizia iturriek agertu zutenez, plana gauzatzear zuten atxilotu zituztenean. Nolanahi ere, 25 lagun horietatik bost dagoeneko aske utzi dituzte; beste 15 inputatu egin dituzte, eta bost atxilotuta dauzkate baina oraingoz inolako inputaziorik gabe.
Oraingoak ez duela sarekada horrekin zerikusirik argitu dute Polizia iturriek. Era berean, 2005eko uztailaren 7an Londresko metroan egin zituzten atentatu handiekin ere ez dutela harremanik argitu dute.
Mundua
16 lagun atxilotu ditu Erresuma Batuko Poliziak "terrorismoarekin" zerikusia izatea egotzita
"Terrorismoaren aurka" ari dela argudiatuta, beste sarekada handi bat egin du Erresuma Batuko Poliziak: 14 lagun atxilotu ditu bart Londresen, eta beste bi Manchesterren. Zehazki, "terroristak erreklutatzea eta entrenatzea" leporatzen diete. Nolanahi ere, abuztu hasieran egin zuten operazioarekin ez duela zerikusirik zehaztu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu