Vladikavkaz Ipar Osetiako hiriburuan bonba-autoa lehertu dute gaur goizean eta, gutxienez, hamasei lagun hil dira eta ehunen bat zauritu, iturri ofizialen arabera. Taimuraz Mamsurov Ipar Osetiako presidenteak esan du erasoa suizida izan dela.
Iturri haien arabera, lagun bat lehergaiz betetako auto batekin hiriburuko azoka nagusiaren atarira joan da eta bonba lehertu du. Poliziak adierazi du beste lehergailu bat aurkitu dutela han parean.
Azkeneko 11 urteetan lau atentatu egin dituzte Vladikavkazko azoka nagusian. 1999ko martxoaren 19koan izan zen hildako lagun gehien: 52.
Ipar Kaukasoan dauden Errusiako zazpi errepubliketako bat da Ipar Osetia. Txetxenia ondoan dago.
munDUA
16 lagun hil dituzte Ipar Osetiako hiriburuko atentatu suizidan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu