Gutxienez hamasei lagun hil dituzte eta beste 31 zauritu Pakistanen gaur, azoka batean izandako atentatu suizidan. Herrialdearen ipar-ekialdean egin dute erasoa, Kohat eskualdean. Leherketagatik 40 bat saltokik kalteak izan dituzte.
Inguru hartan Pakistango armada talibanen kontrako operazioak egiten ari da aspaldian.
Duela bi egun 40 lagun hil zituzten bi atentatutan Pakistanen, Afganistango mugatik gertu.
munDUA
16 lagun hil dituzte Pakistanen atentatu suizidan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu