Urakana uhartera ekialdetik sartuko dela espero dute agintariek eta larrialdi zerbitzuetako arduradunek, batik bat, Pinar del Rio probintziatik. Hori dela eta, inguru hartako bizilagun asko beste leku seguruago batzuetara eraman dituzte arriskutik babesteko. Pinar del Riokoak ez ezik, Habana eta Matanzas probintzietako jende asko ere mugiarazi dute.
Guztira 1,6 milioi lagun inguru eraman dituzte beste leku batzuetara. Horietatik 7.186 oporretan ziren turistak direla jakinarazi dute Kubako agintariek.
Azken urteetan Karibe ingurua astindu duen urakan gogorrenetakoa da Ivan. Jamaikan 60 bat lagunen heriotza eragin du.
Ivan hurakana
1,6 milioi pertsona beren bizilekuetatik atera dituzte Kuban, 'Ivan' urakana dela eta
Karibeko eta Antilletako bazterrak gogor astintzen ari da Ivan hurakana. Haize eta ekaitz bolada handiaren muina gaur Kubara helduko dela uste da, eta horregatik, 1,6 milioi pertsona beren bizilekuetatik atera eta beste toki seguruagoetara eraman dituzte, badaezpada. Kuba ekialdea da 'Ivan' urakanak gogorren jo dezakeena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu