Ekialde Hurbila

16 urteko palestinar bat hil dute soldadu israeldarrek Gazan

16 urteko mutil palestlinar bat hil dute soldadu israeldarrek gaur goizaean Gaza hegoaldean. Israelgo Armadako iturriek agertu dute, gazte hori eta beste bat armatuta atzeman dituztela Sufako segurtasun hesitik hurbil, eta horregatik egin dutela tiro soldaduek. Bestea atxilo hartu dutela jakinarazi dute. Horrenbestez, 4.222 pertsona hil dira 2000ko irailaren amaieran bigarren intifada hasi zenetik: 3.225 palestinarrak ziren eta 926 israeldarrak. Bestalde, Ahmed Kureia palestinarren lehen ministroaren gobernuko bi kidek dimisioa aurkeztu dute.

2004ko abuztuaren 7a
13:21
Entzun
Zehazki, Justizia ministroa eta Planifikazia dira kargua utzi dutenak, Nahed Al Rajes Justizia ministroak botere judizialarekin sortu zaion "autoritate gatazkagatik" aurkeztu du dimisioa Justizia Ministerioko iturriek agertu dutenez. "Tribunalek eta ministerio publikoak ez dute ministroaren autoritatea aintzat hartzen, Palestinako oinarrizko legean aurreikusten denaren kontra", zehaztu dute iturri horiek.

Nabil Kassis Planifikazio ministroak, berriz, "berriro ere unibertsitatek bizitzari ekiteko" laga du kargua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.