16.400 milioi Kataluniatik kanpo

2012ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Zertarako nahi zuen Masek zerga ituna? Kataluniak gaur egun duen defizit fiskala txikitzeko. Zergak berak bilduta eta Espainiarekiko elkartasuna erdira mugatuta, gaur egun duen defizit eta zor publiko handiak txikituko lituzkeela uste du, eta ez liokeela Espainiari erreskatea eskatu beharko.

Zer da defizit fiskala? Lurralde batean biltzen den zerga kopuruaren eta han gastatzen denaren arteko aldea. Generalitateak kalkulatu duenez, 1980ko hamarkadaz geroztik, defizit hori BPGaren %8koa izan da, ia-ia urtero. 16.400 milioi euro izan ziren 2009an. Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren aurrekontuaren batuketa baino gehiago.

Zer dio Madrilek? 1996an utzi zion zerga-balantzeak kaleratzeari, eta garrantzia kentzen die, «zergak herritarrek pagatzen dituzte eta ez lurraldeek» ereduko argudioekin. Hala ere, 2005ko datuekin Ogasun Ministerioak egindako txosten batek antzeko emaitzak eman zituen: BPGaren %8,7ko defizita du Kataluniak. Horren arabera, defizita dute Balear Uharteek (%14,2), Valentziak (%6,3), Madrilek (%5,5), Nafarroak (%3,2) eta EAEk (%1,3).

Nola doa diru hori? Superabit handiena dute Extremadurak (%17,7) eta Asturiasek (%14,3).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.