Ezbeharra

169 lagun hil dira Ukrainan amildu den hegazkinean

Ukraina ekialdean gertatu da ezbeharra, Donetsk eskualdean. Errusiako Larrialdi Egoeretarako Ministerioak jakinarazi duenez hegazkin barruan zihoazen 171 lagunetatik 169 zendu dira. Iturri beraren arabera, TU-154 hegazkin bat zen eta 15:40 inguruan (11:40 Euskal Herrian) gertatu da istripua.

2006ko abuztuaren 22a
19:01
Entzun
Errusiako Ministerioko bozeramaile Irina Andrianovaren arabera, 15:37an tripulazioak larrialdi mezu bat igorri du eta bi minutu beranduago hegazkinaren arrastoa galdu dute. Antza denez, eguraldi txarrarengatik erori da hegazkina.

Pulkovo hegazkinaren konpainiak Gazeta.ru egunkari digitalari agertu dioenez, tripulazioak hegazkin barruko sute baten berri eman du eta premiazko lurraratze bat egiten hasi da.

Hegazkina Itsaso Beltzan dagoen Anapa bainuetxetik San Petersburg hirira zihoan. Istripua gertatu denean 160 bidaiari zihoazen barruan, horietatik 45 haurrak, etatripulazioko 11 lagun. Horietatik 169 ezbeharrean hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.